I 18: IRAGARPENAK

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-18 16:28
1

Kristalezko bolak...
Karta jaurtipenak...
Esku irakurketak...
Penduluen balantzak...
Zure patua hirugarren baten esku uzteko prest?



"Egunen batean zin dagit, nire hegalak zabalduko ditut"

...Puskatu kristalezko bola eta utzi maite dituzun horiei sartzen,
...Azpekiarik gabe jokatu zure bizitzako karta partida,
...Ez diezazula eskuetatik alde egin benetan pena merezi duen horrek,
...Abiatu zuzen zure ametsen norabidean!

Iragarpenen kontra gaur euria...zergatik ote? Eta hasi besterik ez naiz egin!;-)
Masai


kitzikadura

kitzikadura 2012-09-19 08:18 #1

Zure patua zuk zerorrek zedarritzen duzu, kontziente ez izan arren
batzuetan. Pausuak emanez, momentu oro erabakiak hartzen. Haseran
ametsak dira, baliteke helburu bihurtzen diren ametsak izatea beranduago
eta ondoren errealitate.<br /><br />Hegalak zabaltzea baina gauza ederragorik ez dago aske sentitzeko!


Utzi iruzkina: