U.17. Errezatzeko moduak

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-17 09:48
1

Atzo Fito eta Fitipaldis-en kontzertuak, nere moduan, lagun batengatik errezatzeko balio izan zidan, ze Adolfitoren letrek badute bizi filosofiaren kutsua. “Un día tuerces una esquina y te tuerces tu también”...

Gaur goizean, lanera bidean ez diet hauteskundeei, eguraldiari eta beste notiziei kasurik egin nahi izan... lanean ari naizenean bezalaxe, nire pentsamenduak lagun baten eta bere familiaren egoerara ihes egiten duten antzera, autoko bakardadean, nire pentsamenduek, aske dira eta laguntasuna bilatu dute musikan:

Beraz, emadazu itxaropena iluntasunean, orduan argia ikusiko dudalako

Halako beldurra eman zidaten

Baina, helduko diot nire indar guztiekin

Bakarrik, zin egin iezadazu, ondo egongo garela.

Ezagutu genituen fantasmak

Beltz eta urdin egin gintuzten denoi

Baina bizitza luzea biziko dugu

Eta ezagutu ditugun fantasmak

bistatik aldenduko dira

Eta bizitza luzea biziko dugu

Munford&Sons. Ghosts thay we knew. (tradukzio librea)

Jainko bati errezatzen ikasi ez dugunok, pentsamenduen indarrean ipintzen dugu geure fedea, Geure pentsamenduak laguntzen dituen kantuak bilatzen ditugu nahi gabe... edo nahita...soilik gu hobe sentiarazteko? Itxaropenari heltzeko? Haizean bueltaka, gure lagun bati indarrak bidaltzeko? Horregatik, agian, pentsamendu hauek kanporatuz haizearekin nahastuta eta unibertsoko izarren argiarekin elkartuta... auskalo.... botere misteriotsu edo erlijioso bat hartu dezakete eta zerbait onerako balio dezaketa, gaixotasunak uxatzeko. Hala bedi.

HIMBA
 

">

Masai

Masai 2012-10-17 18:23 #1

Itxaropenaren bidean nik ere helbide berera bidaltzen ditut nire indarrak!!!
Masai


Utzi iruzkina: