U 29: Familia
Atzo familia bazkaria izan nuen eta ez genuen armonia bilatzeko beharrik izan. Albako dukesaren imitazioak irribarreak jarri zituen guztion ezpainetan, eta bata eta bestearen kontu eta istorioen artean egun ederra pasa genuen.
Mahai batean familiako zaharrenak zeuden batzuk 80. hamarkadan sartu berriak eta gazteenak 70.ean. Beraien kezkak eta bizitzaren berriak elkarbanatuz.
Ondoan, gaztetxoak, 3.generazioa, haurrak, beraien bizi poz horrekin, edozer egiteko gai eta prest, arazorik ez da existitzen munduan beraientzat.
Eta azkenik gazteak, edo horrela deitu nahi diogunak gure buruari, gu ere gure kontuei buruz hitz egiten, parrez, ilusioz beterik etorriko zaizkigun erronkei aurre egiteko prest. Baina beste mahaietan aurkitzen zirenen ongizateari buruz kezkatuta eta beraien beharrak asetzen laguntzeko beti prest.
Haurrak aranondo batetan igota zeudela , eta gu zuhaitza astintzen aranak jasotzeko, eta batez ere beraiek entretenitzeko konturatu nintzen Mikel Laboaren kantu ederrean bezala denak enbor beretik sortutakoak ginela, eta gure atzetik beste batzuk ere etorriko direla, lehenago beste batzuk egon diren bezala.
Beraz gaurko omenalditxo hau familiari, hemen gaudenei , egon zirenei eta etorriko direnei.
Boskimano
Iruzkinak
Utzi iruzkina: