OTSAILAK 6: Emakumeen mutilazio genitalen aurrean Zero Tolerantziaren nazioarteko eguna
Gaur ZAPALDUTAKO EMAKUMEEN AUSARDIAz hitz egin nahi nuke. Afrikako emakume asko bortizki kolpatzen dituen errealitatea da oraindik ere emakumeen mutilazio genitala. Eta ez pentsa Afrikako arazoa soilik denik, adibidez Espainian ere ematen baita. Kultura, tradizio, erligio, etabarren izenean onartezinak diren eta gizabanakoaren duintasuna zapaltzen duten ekintza hauek argitaratzeko ausardia behar da! Waries Dirie dugu horietako bat! Denok dugu ahotsa eta orainaldi duin bat bizitzeko eskubidea! Zailena bidea irekitzea da….
http://www.imdb.com/video/screenplay/vi518757657/
http://www.desertflowerfoundation.org
Bai Masai, arrazoi osoa. Pelikula ez det ikusi baina, ikusgarria dirudi, filmea oinarritzen den liburu autobiografikoa bezalaxe. Mutilazio genitalen aurrean tolerantziarik ez. Inolaz ere. Nik askotan ipintzen dut adibide hau, norbaitek tradizioak eta ohiturak beti egin diren moduan mantendu behar direla aipatzen didanean. Orduan diot, zer deritzozu mutilazio genitalari buruz? Hori ere tradizioa da? Ohitura? "betidanik" hainbat herrialdeetan oraindik egiten dena? Gehienetan erantzuna, ez dela berdina eta ezin dela konparatu da, baina neretzako, konparaketa horrekin, zapla erortzen dira tradizio, ohitura eta ikutu nostalgikoa duten argudioak. Gehienetan tradizioak mantentzea, polita da, beharrezkoa, poza, elkarbizitza, data historiko baten oroimena suposatzen dituelako eta kultura bultzatzen delako. Baina tradizio eta ohitura batek pertsona bat, kasu honetan emakume baten duintasuna eta bere eskubiderik oinarrizkoenak zanpatzen dituenean, argi dago nor atera behar den garaile ta nor gailtzaile. Baina garaile izateko, aurretik sufrimendu eta zailtasunekin borrokatu egin behar, indarra atea behar da norberaren duintasuna defendatu ta zurearekin, besteena eta giza eskubideen alde pausu garrantzitsu bat eman. Waries Difie, modelo famatua bihurtu izanak, dimensio handiagoa ematen dio aurrera pausu horri, baina bere bezalako zenbat emakume anonimo egongo dira, isilik, bere bidea egiten.
Waries Dirie, ederra da, barrutik eta kanpotik.
Eta desert flower-ek beste pentsamendu bat ekartzen dit burura. Abesti eder bat, eta momentazo bat BEC-ean Sting entzun ondoren, Piruliyak , GI-ek eta nik, nere plateritoan bolumena igo ta zorionez kantatu genuena! Sweet dersert rose.. eerreeei eree!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: