OTSAILAK 10: GETARIAKO UDALA: GREBA MOBILIZAZIO SOLIDARIOAN BILAKATUZ
Gobernuak funtzionarioei jazarri nahi dizkien murrizketen aurrean ordu batzutako greba eguna izan zuten atzo, Otsailak 9, berauetako askok. Gaur irratian entzundako GETARIAKO UDALEKO FUNTZIONARIOEN GREBA EKIMENA azaldu nahi dut, GREBA bera MOBILIZAZIO SOLIDARIOAN BILAKATUZ. Beraiek ere Grebaren aldarrikapenei atxiki ziren, baina lanuztea egin beharrean, LAN EGINAZ. Honela lanuztearen ondorioz goberuaren esku mantenduko litzateken diru hori, herriko Gizarte Ekintzaren batentzako bideratuz. Guztira 780,00 €.
BEJONDEIZUELA!
Masai
Bejondeiela bai!! Greba edo geldialdi bat egiteko arrazoiak konpartitu arren, neri batzuetan greba edo geldialdi horiekin askotan lelo orokorren atzean babesten diren sindikatuen ordu sindikalak ordaintzen direnaren sensazioa dut! Getariko adibidea jarraituko bagenu, askotan geratzen zaigun tutun aurpegia irrifar batekin ordezkatuko genuke. Izan ere, lau orduko lanagatik langileen soldatan egin beharreko deskontuak suposatuko lukeen aurrezkia "irabazi" bihurtu dute Getariko langileek!!
Himba
Iruzkinak
Piruliya 2012-02-10 17:06 #1
<p>Oso ondo egina! Getariko udaleko funtzionarioen alde egin dezagun topa! Hori bai dela bihotz ona edukitzea eta besteen
azalean jartzen jakitea. Gaur egungo lan eta ekonomi egoera dagoen bezala, garrantzitsua
da hausnarketa sakon bat egiteko gai izatea, eta gu azkenean pribilegiatu
batzuk garela konturatzea, gure, langileon, eskubideak murrizten joan arren. </p>
Sami 2012-02-11 01:10 #2
Hori da hori ekimen ederra!
Betiere protesta hitzak zeozer negatiboa dakar... Kasu hontan, ordea, zeozer positibo eta solidarioan bihurtu dute...
Ziur nago bere aldareikapenak oihu forma izan ordez, irribarre artean egingo zituztela!
Getariar Greba bai!!
Xarpita 2012-02-11 17:28 #3
Animo hasten duzuen abentura berri honekin! Pozik bizi. <br />
Utzi iruzkina: