I 6: ZORROTZAILEA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-06 22:20

Autobusari zai:
...firififiiiiiuuu...firifi...
...firififiiiiiuuu...firifi...
Burua altxa eta zerura begiratu dut, eguzkia irribartsu eta hodei bat bera ere ez. Aldamenean dudan oinezkoen kaletik dator soinua, tabernak kalera atera dituzten aulki eta mahaiez josita ezker-eskuin, eta berauen artetik zorrotzailea ezin pasa. Zailtasunez iritsi da kale kantoira, bertan jazarritako jendea kexu, ez da asko mugitu bere bidea errazteko. Irribarre konplize bat egin diot eta hauxe esan dit:
- Oporrak gehiegi luzatu ditut...

..firififiiiiiuuu...firifi...
...firififiiiiiuuu...firifi...
Azti astelehenetik aurrera...ea euriak jendearen gizabide amustuari zorroztu bat ematen dion!
Masai



Utzi iruzkina: