Gaitz bakoitzarentzat, musika bat: Musikoterapia, musika sendagai

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-06-26 11:52

Musikoterapiak, teknika terapeutiko gisa MUSIKA, bere forma guztietan nahiz gaixoaren parte hartze aktiboarekin edo eta harkorrarekin, erabiltzen du. Gu guztiok badakigu antzematen musika bat tristea edo alaia iruditzen zaigun. Orokorrean gure gogo-aldartea era guztietako obren melodiekin lotzen dugu. Hain zuen, musikoterapiak melodia hauek erabiltzen ditu sendatzeko metodo edo osasun arazo desderdinak murrizteko.

 Onarrizko ideia, gaixotasun askok bere jatorria garunean dutela onartzea da, honek gorputzaren parte batera gaixotasunean ugaltzen den estimulu konkretu bat bidaltzen du. Musikoterapiak, garunera gaixotasun hauen ugalketaren gelditze edo deusezte bat eragiten duten estimulu batzuk iristen saiatzen du helburu, ondorio sinesgaitzak eragin ditzaketen melodia batzuen bitartez.

Nahiz eta Musikoterapia aintzinatik ezagutzen den, 40. hamarkadatik aurrera medikuntza osatzailearen adar bezala erabiltzen da, bere efektu fisiologiko, afektibo eta mentalekin, pertsonen oreka psikofisikoan lagunduz. Gaur egun batez ere nerbio-desoreketan erabiltzen da, birika eta bihotzean, alkoholismo eta droga arazoetan  eta suizidoen prebentzioan POSITIBOki eragiten du, hala ere oraindik beharrezkoa da gaia gehiago sakontzea.

Diziplina honen oinarrizko lan eskemak hiru alderdi hartzen ditu kontuan: gaixoak besteekiko duen elkarreragin positiboa, autoestima eta erritmoaren erabilera, energia eta ordena sortzeko elementu bezala. Musikoterapiak autoestimaren garapenean motibazio bezala eragiten du, pertsonarengan autoerrealizazio, autikofiantza, autogogobetetze eta bakoitzaren buruan zihurtasun handi baten sentimentuak eraginez. Erritmoa, musikaren oinarrizko elementu, dinamikoa eta idartsua musikan, mugimentu kontrolatuen ekintza bultzatzen duen prozesu psikomotoreen estimulu orientatzailea da: norberaren gorputzaren bidez bizitako espazioen kontzientzia  hartzeko desplazamenduak.

Terapeuta askoren iritziz, soinuaren tresna indartsuena armonikoen kantua da. Gure ahotsen bidez, gaixoari frekuentziaren ohiartzun zuzena proiekta geniezaioke, eta horrela bere frekuentzia normala bueltatu.

Gaurtik aurrera POZITIBAI-en musikoterapiak eskeintzen dituen onurak partekatu nahi ditugu zuekin, ondoez, min edo gaixotasun horiei aurre egiteko musika konkretuak bai baitaude. Egunero bat jarriko dizuegu.

  • Astelehenetan , lo falta-ri aurre egiteko eta amets gozoak edukitzeko;
  • Asteartetan, tentsio altua jeisteko;
  • Asteazkenetan, antsietatea-ri ateak isteko,
  • Ostegunean, buruko min-ari agur esateko eta ez “jakekonari”;
  • Ostiralean, tripako min-ik gehiago ez izateko;
  • Larunbatean, ENERGIA emango digutenak
  • Igandean, etxeko ARMONIA eta SENDABIDEA emango digutenak…

Zentzu guztiak adi? Zuen proposamenak ere oso gustora hartuko ditugu kontuan!!!

Asteartea, Ekainak 26: Izan daitezela lau urtaroak gure bizitzako gatz eta piperra!!!


Masai




Utzi iruzkina: