HASERRE POSITIBOA
Askok esaten dute Hospitaletako bisita, haur jaio berri bat bisitatzeko bakarrik denean dela errentagarria. Ni ez nago ados, bizidunak garen einean gaixotasunen bat pairatzeko ahalmena eta posibilitateak ditugu, ez beti, baina bai sarritan, eta bertan sendabidean jartzen gaituzte edo jartzen dute urkoa, familia, laguna. Nik gainera ezer larririk izan gabe, dugun ondasunaz jabetzeko bertan egonaldi labur bat egitea POSITIBOA dela irizten dut. Osasunaren garrantziaren parean maitasunaren garrantziak duen pisuaz ohartzen baitzara, eta bizitzaren arrakastaren hirukote famatuaren ranking-ean ikuspegi aldaketa eragin;
1. Maitasuna
2. Osasuna
3. Dirua
Oraingoan ere tokatu zait bata- arrosa, -txuria, -berdea, -urdina...janzten dutenen lantokia bisitatzea eta nire parera, oinazeak jotako aittona maitagarri bat ekarri dute. Bere zainetatik lasaigarri ugarik bidaiatzen zuten bitartean, bera bisitatzera etxeko ugarik egin diote buelta.
Familia apala diruz, begi bistakoa, eta aittonari gaua pasatzeko uko egin nahi ez, eta izugarrizko eztabaida eta haserrea piztu dutenak.
Aittonari sendagaiek mina oraindik apaldu gabe, familiakoak eztabaidarekin jarraitzera pittin bat baztertu direnean, aittonak bota didan irrifarre harroak, niretzako ranking-eko ordena oraindik eta argiago utzi du. Ez al da haserrealdi positibo bat?
Masai
Iruzkinak
Amelie 2012-03-15 22:20 #1
Oso politta, Haserre Positiboan idatzi duzuna. Izugarri
gustatu zait. Zer egingo genukeen guk, Besteei Maitasuna
eman gabe,eta besteen maitasuna jaso gabe
Xarpita 2012-03-29 14:31 #2
Gizon Simioaren noizko? Je,je.
Xarpita 2012-03-29 14:32 #3
Gizon Simioarena noizko? Je,je.<br />a ahaztu zait...<br />
Utzi iruzkina: