JACK OF ALL TRADES: MANIATSUA: LANGILE ZINTZOA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-05-30 11:16

"...badirudi mundua aldatzera doana,
bata bestea zainzten hasiko gara..."




Belarra ebakiko dut,
zure estolda-zuloko hostoak kenduko ditut,
teilatua konponduko dizut
euria sar ez dadin,
lana hartuko dut
Jainkoak emanikoa,
Langile Zintzoa naiz,
maitea, ondo izango gara,
iltzeak iltzatuko ditut,
eta harria ezarriko,
zure uztak jasoko ditut
hazi eta heltzen direnean,
motor hori desmuntatuko dut
ondo ibili arte konponduko dut,
Langile Zintzoa naiz,
ondo izango gara,
urakanak jotzen du
euri bizia dakar,
zeru urdina argitzen denean
badirudi mundua aldatzera doana,
bata bestea zainzten hasiko gara

Jesus-ek esan bezala,
Langile Zintzoa naiz,
ondo izango gara,
:-):-):-):-):-):-);-)
bankaria gizendu egiten da,
langilea mehetu,
hau guztia lehenago ere gertatu da,
eta berriz gertatuko da,
berriro gertatuko da,
bai, beraiek zure lepoa jokatuko dute,
Langile Zintzoa naiz,
maitea, dena ondo joango da,
batzutan biharra
aberastasunez eta odolez bustirik dator,
adi, lehortea gainditu dugu
orain uholdea gaindituko dugu,
badator mundu berri bat
argia ikus dezaket,
Langile Zintzoa naiz
ONDO izango gara!!!
:-):-):-):-):-):-):-):-):-):-);-)
Beraz erabili duzun hori
eta ikas ezazu nola,
har ezazu zaharra den hori
eta berrian bihur,
pistola bat banu
"zerri zikinak" aurkitu
eta tiro egingo nieke,

Langile Zintzoa naiz
ONDO izango gara!!!
Langile Zintzoa naiz
ONDO izango gara!!!

Masai



Masairi askotan entzun diot pentsamendu hau: abesti bat ona dela, abesti horren letra ulertu gabe, doinuak, melodiak, abeslariaren kantatzeko moduarekin zure barruan zerbait mugitzen dizunean, batzuetan abesti batek lasaitu egingo zaitu, bestetan, malko bat erorarazi, edo poztasun berezi bat eragingo dizu. Indiferente uzten ez zaituen abesti hori, nahiz eta Grammy-ak saririk ez irabazi, izango da, zuretzako abesti kuttunetako bat.

 

Eta Bruce-en abesti honek asko transmititzen du, ederra da oso, puntu goibeletik itxaropena sortzen du. Eta norberarengan sortzen duen sentimendu hori, hain da pertsonala, bakarra, eta aldi berean, hain da konpartitua!!  Izan ere, ez dut uste abesti baten arrakasta marketin-ean eta irratiko pop-zerrendatan dagoelako oinarritzen, nik sinesten dut zerbait sakonagoa dagoela. Abestiak, nahiz eta bakardadean kantatuak izan edo milaka pertsonen aurrean (ekainaren 2an Anoetan bezala!) intimoak dira, hasieran bere sorreran musikariaren bakardadean eta bukaeran milaka entzule anonimoetara “iristen" direnean. Eta konexio zoragarri horren eragilea, musika da, gure arimak sendatu eta osatzen dituen altxorra. Zaila da hitzez musika deskribatzea. Hitzak alferrikakoak dira musikaren botere abstraktua deskribatzean.

 

Musikaren “ministerioari” buruz aritu zen 1994ean Sting, Berklee-ko unibertsitatean sari bat jaso zuenean. Berak nik baino hobe deskribatzen du esaten saiatzen ari naizen hau guztia. Horrela dio amaieran: “Musika eta isiltasuna opari bat dira, preziorik gabekoak, beti eduki ditzagula eta beti eduki gaitzatela.”

 

http://www.berklee.edu/commencement/past/sting.html

 

Himba







Utzi iruzkina: