Apirilak 23: Liburuaren nazioarteko eguna
Betitik izan da egun hau gehien gustatu zaidanetako bat. Hemen ez daukagu ospatzeko ohitura handiegirik, baina irakurle amorratuak garenok eskertzen dugu gure liburu kuttunei eskaintzen zaien errekonozimendu hau.
Liburuak medikamentuak bailiran hartu beharko genituzke. Bere propietateak dituzte, par egiten laguntzen digute, baita negar egiten ere, ditugun arazoak ahazten, iraganeko memoriaren hutsuneak betetzen… Baina batez ere amets egiten laguntzen digute, besteen bizitzak bizi, herrialde, kultura edo mundu guztiz desberdinak ezagutaraziz. Amodio istorio apasionatuak, tristeak, alaiak… mota guztietakoak, munduaren eta batez ere imajinazioaren aniztasuna islatzen dutenak.
Beraz, gaur aukerarik badaukazue edo beste edozein egunetan, lagun, bikote edo familiako edozeinentzat aurkitu liburu apropos bat eta bihotzez erregalatu. Opari horrekin amets egiteko eskatzen diozulako pertsona horri.
Boskimano
Iruzkinak
Utzi iruzkina: