BIRZIKLATU MR. HICCUP
MR. HICCUP
Denok dugu ahuleziaren bat eta horiei irri egiten ikasi eta sendotasuean bihurtzeko abilezia dugunean, zoriontsuago izango gara. Gaur egun, mugimendu, kolore, irudi, arrarkasta ezin hobeak dituzten pertsonaiak dira marrazki bizidun eredugarriak gure gaztetxoen artean...
Birziklapenaren garai honetan, berrerabilpena bultzatu nahi dugun honetan, berreskura ditzagun mezu POSITIBO-ak igortzen dituzten edukiak!!!
Masai
Krisi garai hauetan, eredugarri dena berreskuratzea edo birziklatzea, kreatiboa da!!
Ba halaxe da!Txikitan ikusten nuen nik Mr Hiccup!Ta gogoan dudana da bere egoerek barrea sortarazten zidatela!Beragatik egiten nuen barre? Berarekin batera?Agian bai, ume txiki batek izan dezakeen gaiztakeria txiki eta inkontzientearekin. Orain, heldu baten begiradarekin ikusi dut bideoa, eta oraingoan ere irribarrea! Batez ere, orain konturatzen naizelako Mr Hiccup-ek humorez hartzen duela bere zotin madarikatua eta beti bere ingurukoak laguntzeko prest dagoelako nahiz eta momentu okerrenean bere zotinak egoera komikoan ipini!
Bakoitza bere buruaz barre egitea oso sanoa da, horretako gaitasuna duenak bere ahuleziak edo inperfekzioak onartu dituenaren seinale. Eta hau lortzea ez da beti hain erraza! Gure buruarekiko auto-kritika pixka bat egitea ondo dago, bai, baina ez ahuleziarekiko... jarrerarekiko baizik!!Pertsona umoretsua, beti da optimistagoa, eta animosoago egongo da edozertarako.
NORBERE BURUAZ BARRE EGITEA, JAKINDURIAREN SINTOMA DA!
Himba
Iruzkinak
Utzi iruzkina: