U.23. BETI BAI
Batzuetan bizitzak, zure lekuan jartzen zaitu, agian ez da zuk aukeratuko zenukeen lekua, baina ez duzu beste aukerarik; orduan, zure ardurak antolatzen dira buruan eta atzo lehentasuna ez zuten bizipenek, aurrea hartzen diote atzo lehentasuna zuten gauzei... Eta ez da kasualitatea, lehendabizikoei "bizipen" izendatzea eta bigarrenei "gauza" izendatzea. Egunerokotasunean, badirudi gauzek harten diotela aurrea gure ardurei (kotxeak, telefonoak, lanak, ordenagailuak, itxurak...) bizipenak izan beharrean.
Baina batzuetan, bizitzak, bere fragilitatea erakusten du. Horrelakoetan, bizitzaren mugetan dagoen lerro ikusezin hori ikusgarri bihurtzen da. Egunerokotasunean lerro hori desagertu egiten da geure bistatik (eta eskerrak) baina bistatik desagertzeak ez du esan nahi existitzen ez denik. Hor dago isilik, gertaera batek, kasualitateak, zoriak... (onak edo txarrak) bistara agertu, forma hartu eta tente azaltzen den arte. Bitarte horretan, ezin duguna da, bizitzarekiko jarrera positiboa ahaztu. POZITIBAI, beti BAI.
BAI, pertsona bakoitzaren indarrean sinesteari.
BAI, laguntasunari
BAI, ausardiari
BAI, KEMENARI
BAI, gutxiago preokupatu eta gehiago okupatzeari.
BAI, IRRIBARRE egiteari
BAI, besarkatzeari
BAI, amesteari
BAI, musika entzun, kantatu eta dantzatzeari
BAI, bazkalosteko solasaldi luzeei
BAI, maitatzen dugun jendeari maitatzen diogula esateari
BAI, egoera txarrenean ere, ikasketa atera eta alderdi ONA bilatzeari
BAI, biziaren EDERTASUNARI
HIMBA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: