U.11: BI OTSO

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-11 15:02

Bizitzaren egiazko definizioa "Cheroqui" istorio motz baten bitartez

 

BI OTSO

 

Goiz batez, "Cheroqui" aiton zaharrak bere bilobari bizitzari buruz hitz egin zion:

 

Esan zion:

 

"Nere barrenean borroka handi bat gertatzen ari da. Borroka hori bortitza da. Terriblea. Borroka hori gutako guztiok jasaten dugu geure barrenetan. Bi otsoen arteko borroka, alegia.

 

Bata, maltzurra da; gorrotoa, inbidia, zeloak, diruzalekeria, harrokeria, norberarekiko errukia, damua, erremina, gutxiagotasuna, gezurrak, harropuzkeria, egoa, nagusitasuna... Bestea, ona da; bizi-poza da, bakea, maitasuna, itxaropena, baretasuna, apaltasuna, borondatea, ontasuna, onginahia, enpatia, eskuzabaltasuna, egia, ulerkuntza eta fedea"

 

Bilobak,  minutu batez pentsakor geratu zen eta bere aitonari galdera egin zion: "Eta zein otso ateratzen da borrokan irabazle?"

 

"Cheroqui" zaharrak erantzun zion: "Zuk elikatzen duzun horrek".

 

HIMBA

 


Utzi iruzkina: