U 10: LAGUNAK

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-10 21:34

Ematen duenak bi bider emandakoa jasotzen omen du.

 Lagunei ematen zaiena bihotzez ematen zaienez ez da jasotzea espero, ezta beharrik ere.

 Baina hala eta guztiz ere nik eskerrak eman nahi dizkizuet  niregatik egiten duzuen guztiagatik, beti hor egoteagatik eta kantu eder honek dioen bezela itsarongo didazuelako.

 Mila mila esker,

 Boskimano


Nik gustoko dut laguntasunaren espontaneidade hori, bere eskuzabaltasuna, bere irekitasuna, bere argitasuna, bere konfidantza, bi berdinen artean, askatasunez eman eta jasotzen dena...  inkondizionalki.

Laguntasunean maitasuna eta esker ona bezalako baloreak hazten dira, loretxo polit baten antzera.  Batzuetan ur egarriz gara eta bestetan geu gara besteetan ureztatzaileak, izan ere, lorerik sendoenak ere behar baitu noiz edo noiz ur beharra...Lagunak hor gaude, ez hutsuneak betetzeko (ez daudelako) baizik eta beharrak asetzeko.

Lagun on batek luzatu zidan poesia batean aipatzen den antzera, zertarako behar da lagun bat? denbora pasan orduak hiltzeko? Bilatu laguna, bai... orduak bizitzeko!!!

Eta laguntasuna elikatzeko, noiz edo noiz "elkarrizketa finlandiarrak" jorratu behar dira eta egun finlandiarrak igaro,  egun finlandiar luze-luzeak, elkarri barruak piztu edo baretzeko.

"Egun finlandiar bat nahi nuke izan
zurekin hizketan jarraitzeko
zure hitzek on egiten didate
lasaitu egiten naute barren-barrendik"

(Bernardo Atxagaren poesiatik hartua)

 

Himba

 

 

 




Utzi iruzkina: