U.26

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-26 22:56

Hirian bizi garenok, hiriaz gozatzen dugu: beren dinamismoa, aniztasuna, antzerkiak, zinea, dendak, tabernak..Baina, batzuetan eta inkonszienteki bada ere, pittin bat ere stresatzen gara; kotxea, trafikoa, supermerkatuko kolak.. Horrelakoetan, noiz edo noiz, naturara egiten dugu eskapatxoa eta bertan, egunerokotasuna beste modu batean bizitzen duen pertsonekin egiten duzu topo. Adibidez, Nafarroako Ronkal bailarako emakume maitagarri bat, 150 biztanle inguru izango dituen pirineoko herri batean, irrifartsu eta bere naturaltasun handiarekin bera bere biziarekin "zoriontsu" dela dioena. Gustokoen duen lekuan bizi delako, etxetik atera eta pasira batean, "isiltasuna entzuteko" gaitasuna eta aukera duelako. Aukeratzen dugun lekuan bizi garela, ez daitezela falta, momentu baketsu horiek! HIMBA


Utzi iruzkina: