NS/NC

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-03-17 17:15
3

(Merkatu-ikerkuntza irakasle baten purrustada)

Boterea duenak galdetzeko baimena ere badu. Baimena eta beharra. Galdetuz, itaunduz, inkesta eginez, bere sudurra azken izkinaraino sartuz eusten dio botereari boteredunak. Besteok, menpeko horiok, erantzutea besterik ez dugu.

Non ibili zara? galdetzen digu amak.

¿Qué hacía usted sentado a las ocho de la mañana en un bar cerrado? galdetzen digu poliziak.

Zein da abangoardia sobietarren garrantzi politiko eta artistikoa? galdetzen digu irakasleak.

Ze detergente marka nahiago duzu? galdetzen digu inkestatzaile irribarretsuak.

Baina halako batean, matxinatzeko gogoekin esnatu eta boteretsuen galdera gehiagori erantzunik ez diogula emango erabakitzen dugu. Kitto.

Nondik ibili zara? Hortik. Norekin? Horiekin. Zertan? Horretan. Nerabe egin garenaren seinale, amaren boterea murriztuz doala, hortaz.

¿De quién es esta llave? Nire abokatuaren presentzian baino ez dut hitz egingo. Pelikula gehiegi ikusi dugunaren seinale.

Zein da Auguste Comtek positibismoari egindako ekarpena? Hutsik uzten dugu azterketa eta harro-harro entregatzen diogu paper txuria irakasleari.

Norekin zoaz erosketak egitera eta nork erabakitzen du zer erosten duzuen? NS/NC.

Ez daki/ez du erantzuten da inkestatzaileek, merkatu-ikerketetara dedikatzen diren orok, gehien gorroto duten erantzuna. Ihardespen hori hutsaren hurrena delako. Denbora galtze bat. Haien botere ahalguztidunaren pitzadura.

Eta hala ere NS/NC erantzuteko eskubidea gurea da. Nahikoa dugu merkatuak inposatzen dizkigun moda, beharrizan, antsia, grina, ordainsari, beldur eta promesa faltsuekin. Nahikoa publizitate bonbardaketa, tono, politono eta sonitono deskarga, derrigorrezko opari-garai eta audimetroen kontrolarekin.

Laborategi-sagu moduan erabili nahi gaituztenean zirika dezagun galdetzailea. Euren laban merkantilistak zorrozteko gu erabiltzen gaituztenean gera gaitezen isilik. Edota hainbat hobe: erantzun dezagun lau letra sinple hauekin: NS/NC.

Patxi

Patxi 2006-03-18 02:19 #1

Bai interesgarria. Arreta jarriko det hemendik aurrera.

Ni telefonoz deitzen didaten saltzaileei matxinatzen natzaie (telefonica, Visa...). Hain zuzen, horixe eskeintzen diet, isiltasuna. Zain uzten ditut telefonoan, tinbrea jo duelako aitzakia ipinita. Handik hamar minutura edo, telefonoa  bere tokian jartzera bueltatzen naiz. Berriz deitzen dute azken orduan: "llamada anónima". Ez det telefonorik hartzen. Badakit haiek direla. Isiltasuna berriz.

Ugutz

Ugutz 2006-03-19 12:30 #2

NS/NC edo bestela... ED/EE

dns

dns 2006-03-19 15:31 #3

NS/NC gauza bat da, baina nire ustez inkesta / galdeketa horietan beste alternatiba bat ere eskaini beharko litzateke: No quiere contestar (edo  no le da la gana, vamos). Ez ez dakielako, ez duelako nahi, baizik. APA izan litezke sigla egokiak: "Ala por ahí", alegia. Hainbeste galdera, hainbeste galdera...

Utzi iruzkina: