Badakit honezkero ez dizuedala ezer berririk argituko oraingo honekin, baina hotzikara eragin dit gaur izenburu honek:   Eliminados dos extremistas en la república rusa de Ingusetia http://t.co/EEcuHToIJc     Batez ere aditz bera -eliminar- guztiz bestelako kontestuan erabiltzen delako hementxe bertan:   #Google se niega a eliminar vídeos de #YouTube a petición de #Turquía http://t.co/P5cWP25EXp — RT en Español (@ActualidadRT) March 22, 2014 #Nacionalistas ucranianos eliminan de RT un #vídeo con su d...


"Informazioa ez da beste barik konpartitzen. Informazioak indarra dakar eta indarrak norberarentzat gordetzen dira. Informazioa boterea da, ahalmena." Eta gezurraren inguruan ere aportazio interesgarria: "Gezurra hiru elementutan oinarritzen den jarduera komunikatiboa da; gezurra egitatean, ezagutzan eta diskurtsoan oinarritzen da." Eta azaltzen du nola ezagutza eta diskurtsoaren arteko aldentzea gezurra den, baina alderatzea errealitatea eta ezagutzaren artean eman bada, eta diskurtsoa ezagutzarekin bat badator, hori ez dela gezurra, errakuntza baino. Iturria (liburua pdf-an deskargablea ...


(Merkatu-ikerkuntza irakasle baten purrustada) Boterea duenak galdetzeko baimena ere badu. Baimena eta beharra. Galdetuz, itaunduz, inkesta eginez, bere sudurra azken izkinaraino sartuz eusten dio botereari boteredunak. Besteok, menpeko horiok, erantzutea besterik ez dugu. Non ibili zara? galdetzen digu amak. ¿Qué hacía usted sentado a las ocho de la mañana en un bar cerrado? galdetzen digu poliziak. Zein da abangoardia sobietarren garrantzi politiko eta artistikoa? galdetzen digu irakasleak. Ze detergente marka nahiago duzu? galdetzen digu inkestatzaile irribarretsuak. Baina halako batean...


Azken iruzkinak