Kapain

Txantxiku bat munduari begira

Egungo sitemaren funtzionamendua ulertzeko bideo benetan interesgarria. Oso modu didaktikoan eginda. Benetan erraza ulertzeko, eta bide batez, ingelesa ere praktikatzeko. Azpitituluak ditu erdaraz. On egin!


Nora goaz horrela?

ppdi 1456152274034 Kapain | 2008-03-04 19:32

Berriro ingurumenari lotutako albiste batekin nator. Oraingoan, hiru adibide besterik ez ikusteko non gauden eta nora goazen. On egin!


Zaborraz inguraturik

ppdi 1456152274034 Kapain | 2008-03-04 19:20

Benetan harrigarria albiste honetan irakur daitekena. Itsas Barean , Japonia eta Kaliforniaren artean, gutxi gorabehera Estatu Batuaren azalera duen zabor-eremu bat antzeman  daiteke. Horrek darion kiratsa laster ailegatuko zaigu!


Ikerketa berri batek jakinarazi duenez, ahaideekin elkartzeak abantaila ebolutiboak eskain ditzake. Gizarte ugaritan familiakideekin gurutzatzea gaizki ikusita egon den arren, Johann Sebastian Bach, Edgar Allan Poe edo Albert Einstein moduko pertsonaia famatuak lehengusinekin ezkondu ziren.


Lotura honetan 11-Sren gaineko bideo ikusgarria ikusi eta aztertu ditzakezue. On egin!!


Nahi duzu jakin zenbat elektrizitate gastatzen duzun? Zure eguneroko kontsumoa eta ingelesa apur bat jakin behar duzu. Sar zaitez hemen eta erantzun galderei.


Gereñu anderearen "erasoa" dugu berriro ere aipagai. AHT GELDITU elkarlanak, bere web orrian jasotzen duen artikuluan adierazten duen bezala, Gereñuk hipotesiak besterik ez ditu erabiltzen, errepideetan garraioek duten zama nola gutxituko den demostratzeko. Gaur goizean Euskadi Irratian gai honen inguruan entzun dudan albistean, hamar bat aldiz errepikatu dute zifra bat. %400an gutxituko da garraioen presentzia. Ordea, behin bakarrik aipatu dute gutxitze hori 2015rako (?) igartzen hasiko garela. Zenbat da %400 hori? Zazpi urteetan garraioak izango duen gorakada (egungo erritmo basatiari jar...


Zein den zure aztarna ekologikoa jakiterik nahi? Hemen duzu programatxo bat kalkulatzeko. Animo, ez da oso zaila eta nahiko baliagarria da egunero egiten dugun horretaz hausnartzeko.


Bideo interesgarria Lurraren mugak non dauden ikusteko, baita une honetan garapenari begira non gauden ikusteko ere. On egin!


Nondik datorkigu kotsumitzen dugun argi indarra? Zentral hidroelektrikoetatik? Zentral nuklearretatik? Nondik? Oso zaila egiten zaigu hori jakitea, jasotzen ditugun faktura agirietan ez baita inongo zehaztapenik ematen horren inguruan. Kontua da elektrizitatearen kontsumoa gora doala eta, argi indarraren ekoizleek ez dituztela behar besteko neurriak hartzen ekoizpen prozesuak ahalik eta garbienak izateko. Hori dio WWF/ADENAk gai honen inguruan eginiko ikerketa batean oinarrituta.


ppdi 1456152274034

Txikitan eta familian jaso nuen ezizen edo mote horrekin ibili nintzen hainbat urtetan. Nire anai nagusiak jarri zidan, uste dut, eta hori erabaki dut izatea nire blog honen izenburua. Aupa Kapain!!