Kapain

Txantxiku bat munduari begira

PNUMA programaren buruari (Nazio Batuen ingurumen programa ezagunena eta sendoena) eginiko elkarrizketa duzue. Bere esanetan Lurraren suntsipenaren lekukoak gara. Ingurumenaren arazoaren aurrean hausnarketa egiteko beste perla bat duzue. On egin!


Hegazkin istripuak

ppdi 1456152274034 Kapain | 2007-12-21 12:49

Hegazkinetan ibiltzeko beldurra ez duzuenontzat dago zuzenduta hemen jasotzen dudan argazki bilduma. Beldurgarria!


Lehia bizia eta gordina afizionatu batek afrikako safari batean jasotako irudi hauetan ematen dena. Zortzi minutu irauten duen bideoa da. Ikusgarria bufaloen kemena!


IZOTZA sortzen!

ppdi 1456152274034 Kapain | 2007-12-13 23:21

Jarraian txintxilikatutako bideoan izotza sortzeko esperimentutxo bat jasotzen da. Ikusgarria da ematen den erreakzioa, erreakzio exogenoa ei da, hori da erreakzioaren azken emaitzaren zergatia.


AHT. Bidai birtuala

ppdi 1456152274034 Kapain | 2007-12-12 09:17

Aurreko batean irakurri eta ikusi nuen AHT elkarlana kolektiboak eginiko montaje birtuala AHTaren gainean. Nire iritziz, irudi haiek erakargarri egiten zuten AHTa . Oraingo hauek berriz modu askoz ere errealagoan erakusten dute Gastezitik Donostira AHTan bidaia egin bahi izanez gero, zerekin aurkituko zaren. Ikusgarria eta beldurgarria benetan!!!!


Oraingoan kronika politiko batekin nator, zehatzago, elkarrizketa batekin. Israelgo kartzelatan urteetan preso egon den palestinarren buruzagiari eginiko elkarrizketa interesgarria luzatzen dizuet hemen. Egia esan, gatazkaren gaineko zenbait kontu, eta batez ere, palestinarren ikuspegiari lotutako zenbait kontu argitzeko baliagarria egin zait elkarrizketa. On egin.


PISA 2006: frogatxo bat

ppdi 1456152274034 Kapain | 2007-12-11 16:51

Azken egun hauetan PISA frogaren gaineko albiste ugari irakurri eta entzuten ari gara, baina, ezagutzen al duzue zer nolako frogak egiten zaizkien 15 urteko ikasleei? Hemen duzue adibide bat. Bide batez, esteken zutabean ageri den zientzia bloga ezagutzeko aukera duzue. Animo.


Badirudi Bizkaiko Diputazioak bidea garbitu nahi dietela arrantzaleei. Hori bai dela konpetentzi ez lehiala: ubarroiak akabo, arrantzaleek, pozaren pozez, edonori erakusteko "trofeoak" lortu ahal izateko.


Ingurumena ikasgaia edo eremuan niretzat maisuetariko bat izan zen (eta dena) Jaume Terradasi Consumerreko ingurumenaren atalean argitaraturiko elkarrizketa jasotzen dut hemen.


Gaur aurkitu dut orri bikain hau. Bertan naturarekin zerikusi duten gaien gaineko argazki bilduma paregabeak aurkitu daitezke.


ppdi 1456152274034

Txikitan eta familian jaso nuen ezizen edo mote horrekin ibili nintzen hainbat urtetan. Nire anai nagusiak jarri zidan, uste dut, eta hori erabaki dut izatea nire blog honen izenburua. Aupa Kapain!!