Piratak?

ppdi 1456152274034 Kapain | 2009-11-25 12:13

Alakranaren kasuaren inguruan sortutakoak interesatzen zaizkit. Alde ezberdinetatik begiratuta interesatzen zait gaia. Alde edo dimentsio guztiak banaezinak dira. Dimentsio soziala, ekonomikoa eta ekologikoak aintzat hartu behar dira, ezinbestean, horrelako arazo edo egoera bat aztertzerakoan. Eta ideia hori ez da kontuan hartu, apropos edo nahi gabe, Alakranaren itsasontziaren inguruan esan eta idatzi diren albisteetan. Hemen daukagu, esate baterako, Somalian eta Keniako kostaldean nola biziduten arazoa. object width="560" height="340">


Esteketan gai honi buruz zabal diharduen orrialdera lotura agertzen bada ere, hona ekarri nahi izan dut orrian bertan txintxilikatuta dagoen aurkezpena. On egin! | View | Upload your own


Krisiaren garaian ari gara egunero gogorarazten diguten bezala. Nire inguru hurbilera ere etorri da krisiaren itzala. Hala ere, ez nuke nik ikuspegi pesimista batetik baegiratzea egoera. Bada garaia aldaketarako. Bai maila pertsonalean, eta batez ere kolektibitatean eta gizartean egin beharreko aldaketaren garaia da. Bizitzeko eredu berrien bila hasi behar gara, denen artean. Traumarik gabe egoerak eskaintzen dizkigun aukerei heldu eta bizi. Esate baterako, kotxea alde batera utzi eta garraio kolektiboei heldu beharra dago. Ohiturak aldatzea besterik ez da, kasu gehienetan. Bestalde, eguner...


Egungo sitemaren funtzionamendua ulertzeko bideo benetan interesgarria. Oso modu didaktikoan eginda. Benetan erraza ulertzeko, eta bide batez, ingelesa ere praktikatzeko. Azpitituluak ditu erdaraz. On egin!


Nora goaz horrela?

ppdi 1456152274034 Kapain | 2008-03-04 19:32

Berriro ingurumenari lotutako albiste batekin nator. Oraingoan, hiru adibide besterik ez ikusteko non gauden eta nora goazen. On egin!


Zaborraz inguraturik

ppdi 1456152274034 Kapain | 2008-03-04 19:20

Benetan harrigarria albiste honetan irakur daitekena. Itsas Barean , Japonia eta Kaliforniaren artean, gutxi gorabehera Estatu Batuaren azalera duen zabor-eremu bat antzeman  daiteke. Horrek darion kiratsa laster ailegatuko zaigu!


Nahi duzu jakin zenbat elektrizitate gastatzen duzun? Zure eguneroko kontsumoa eta ingelesa apur bat jakin behar duzu. Sar zaitez hemen eta erantzun galderei.


Gereñu anderearen "erasoa" dugu berriro ere aipagai. AHT GELDITU elkarlanak, bere web orrian jasotzen duen artikuluan adierazten duen bezala, Gereñuk hipotesiak besterik ez ditu erabiltzen, errepideetan garraioek duten zama nola gutxituko den demostratzeko. Gaur goizean Euskadi Irratian gai honen inguruan entzun dudan albistean, hamar bat aldiz errepikatu dute zifra bat. %400an gutxituko da garraioen presentzia. Ordea, behin bakarrik aipatu dute gutxitze hori 2015rako (?) igartzen hasiko garela. Zenbat da %400 hori? Zazpi urteetan garraioak izango duen gorakada (egungo erritmo basatiari jar...


Bideo interesgarria Lurraren mugak non dauden ikusteko, baita une honetan garapenari begira non gauden ikusteko ere. On egin!


Azken iruzkinak