Piratak?

ppdi 1456152274034 Kapain | 2009-11-25 12:13

Alakranaren kasuaren inguruan sortutakoak interesatzen zaizkit. Alde ezberdinetatik begiratuta interesatzen zait gaia. Alde edo dimentsio guztiak banaezinak dira. Dimentsio soziala, ekonomikoa eta ekologikoak aintzat hartu behar dira, ezinbestean, horrelako arazo edo egoera bat aztertzerakoan. Eta ideia hori ez da kontuan hartu, apropos edo nahi gabe, Alakranaren itsasontziaren inguruan esan eta idatzi diren albisteetan. Hemen daukagu, esate baterako, Somalian eta Keniako kostaldean nola biziduten arazoa. object width="560" height="340">


Gripe A-ren bueltan

ppdi 1456152274034 Kapain | 2009-10-19 17:03

Hona hemen A gripearen gaineko gezurrak zabaltzeko kaleratu den bideoa. Nahiko zabalduta badago ere, nire blogera ekartzen dut gaia asko interesatzen zaidalako. Baita globalizazioarekin zerikusia den beste "afaire" bat delako. On egin!!CAMPANAS POR LA GRIPE A from ALISH on Vimeo.


Munduko desberdintasunak azaltzen dituen beste bideoa bat ikus dezakezue.


Nork agintzen du munduan? Galdera honi erantzuten saiatzen dira bideo honetan.


Krisiaren garaian ari gara egunero gogorarazten diguten bezala. Nire inguru hurbilera ere etorri da krisiaren itzala. Hala ere, ez nuke nik ikuspegi pesimista batetik baegiratzea egoera. Bada garaia aldaketarako. Bai maila pertsonalean, eta batez ere kolektibitatean eta gizartean egin beharreko aldaketaren garaia da. Bizitzeko eredu berrien bila hasi behar gara, denen artean. Traumarik gabe egoerak eskaintzen dizkigun aukerei heldu eta bizi. Esate baterako, kotxea alde batera utzi eta garraio kolektiboei heldu beharra dago. Ohiturak aldatzea besterik ez da, kasu gehienetan. Bestalde, eguner...


Sustatun ikusia.Nazio Batuen Erakundeak 2008. urtea izendatu du Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. Ildo horretan, EUDEL erakundeak, Euskadiko Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta batzorde zientifikoa osatzeko UNESCO Etxearen laguntzaz, Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarra antolatu du datorren urriaren 9an eta 10ean.Biltzarrean, globalizazio sasoi honetan hizkuntza gutxituek dituzten erronkak nahiz aukerak aztertuko dira. Horretarako, munduko hainbat adibide plazaratuko dituzte nazioarteko aditu entzutetsue...


Lotura honetan 11-Sren gaineko bideo ikusgarria ikusi eta aztertu ditzakezue. On egin!!


Amerikarren "pelikulak"

ppdi 1456152274034 Kapain | 2007-11-30 11:05

Benetan harrigarria amerikarren dituzten planak. Petroleoaren garaia amaitzear dagoela eta, batzuk hasi dira etorkizuna prestatzen. Gerra hotsak!!


Hori da hori kontraesana. Edota EAJ-ren idealen jarraipen logikoa. Azalduko dut. ETB-1en aurki, dagoeneko ez bada, martxan jarriko dute gaurko aurtikuluaren izena daraman telesail-lehiaketa bat. Onena onenen artean bilatzeko eta kanpotik ezarritako eredu sozial hutsa onartuz joan gaitezen, bide batez. Uste dut jatorrizko filmean (mundu osoan sekulako arrakasta izan omen duena, nonbait) neska-mutil nerabe talde baten gorabeherak azaltzen zirela. Hau da, A mutila B neskarekin maitemintzen da, C eta D neskak B neskaren lagunminak izango dira eta, nola ez, E mutila klaseko mutil inutila edo za...


EUSKAL HERRIA XXI. MENDEAN. Gure kokapena eta etorkizuna mundu globalizatuan. Gonbidatua: GABIREL EZKURDIA Gabeko 9:00etan Eskolan. Euskaldunak, Europako herririk zaharrenak ezinbesteko erronka batean bizi da. Hainbeste aldiz inbadituak, okupatuak, kolonizatuak baina inoiz ez garaituak! Eta XXI. mendeari begira zer? Globalizazio prozesu planetarioak dakartzan ezinbesteko eraginak onerako edo txarrerako dira? Gai izango gara herri bezela erronka hauei eurre egiteko? Amazoniako beste herri indigena asko bezala desagertuko gara?


Aspaldidanik bizi naiz alkilerrean baina gero eta zailagoa da bizimodu normalizatua izatea egoera honetan. Nire printzipioek esaten didate ez sartzeko espekulazioaren jokoan, ez erosteko rik. Hori egitekotan bizi kalitatea galduko dudala: bankuarekin ezkondu, goiz eta gau lanean egon eta kalera ezin atera ibiliko nintzatekelako hurrengo urte luzeetan... Baina ez pentsa alternatibak, pisu batean alkilerrean egoteak, bizi kalitaterik ematen dizunik, ez! Ez dakizu noiz deituko dizun jabeak esanez: "Aizu! Jaso dut uraren faktura eta etxetik pasako naiz zuei emateko. Noiz egongo zarete...


Azken iruzkinak