Pisua alokatu ala erosi? That´s the question!
Aspaldidanik bizi naiz alkilerrean baina gero eta zailagoa da bizimodu normalizatua izatea egoera honetan. Nire printzipioek esaten didate ez sartzeko espekulazioaren jokoan, ez erosteko rik. Hori egitekotan bizi kalitatea galduko dudala: bankuarekin ezkondu, goiz eta gau lanean egon eta kalera ezin atera ibiliko nintzatekelako hurrengo urte luzeetan... Baina ez pentsa alternatibak, pisu batean alkilerrean egoteak, bizi kalitaterik ematen dizunik, ez! Ez dakizu noiz deituko dizun jabeak esanez: "Aizu! Jaso dut uraren faktura eta etxetik pasako naiz zuei emateko. Noiz egongo zarete?", eta hau aitzaki merkea besterik ez da etxea ondo dagoela ziurtatzeko edo "Zuen auzokideek esan didate asteburuan geratu zinetela. Zer, kontzerturen batera joateko izan zen?" esaten duenean pentsatzen dut 30 urterekin eta lanean egonda (karrera aspaldi amaitu genuela) ez dakidala nola irudikatzen gaituen oraindik ikaslepisu-bateko-'depaso'-dauden-gazteak bezala. Baina okerrena ere heldu egiten da tartean behin: "Erabaki dut etxea saldu nahi dudala. Hitz egin behar dugu". Zer egin dezakegu horrelakoen aurrean? Etxea erosi eta hurrengo urtean non egongo garen pentsatu beharrean hurrengo urtean hipoteka ordaindu ahal izateko lana izango dugun pentsatu? Hau ere globalizaioaren edo neoliberalismoaren ondorioa da. En pin! Hausnartzen jarraitu beharko... To be or not to be...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: