Hizkuntza ekologia: hurbiltze saio bat
Bat
aldizkariaren 81. zenbakia hizkuntza ekologiaren inguruko monografikoa
da. Zinez interesgarria da, goitik behera irakurtzea merezi du. Oraingo
honetan den-dena iruzkindu beharrean, aldizkaritik hartutako zenbait
aipu jaso ditut:
“Hizkuntza-ekologia hizkuntza orok bere ingurunearekin dituen elkar eraginen azterketa da” (Einar Haugen)
“Hizkuntza
bat salbatzeko, ez da hizkuntza bera salbatu behar, baizik eta haren
habitata; hau da, haren garapen-eremua, existentziaren testuingurua.”
(Albert Bastardas)
“Demagun
euskararen ekosistema hartzen dugula aztergai. Aztertu behar dena
euskarak bere lurraldean izan duen bilakaera geografikoaren baitan
zer-nolako bidea egin duen eta zein diren ekosistemari eusteko balabide
nahikoak” (Belen Uranga)
“Argudio ekologikoak indar edo babes etiko handia ematen die hizkuntzen aldeko ikerketa eta lanei” (Xabier Erize)
“Hizkuntzen
ekologia diskurtso moral bat da batez ere, baina gehiago garatzeko,
ikerkuntzan, ekonomian edo politika publikoetan, beste diziplina batzuen
laguntza behar du” (Xabier Erize)
“Euskara
berreskuratzeko prozesuan bada nolabaiteko nora eza ideologikoa, tresna
ideologikoen falta, eta askok hizkuntza-ekologiaren gaiari heldu diote
atsegina delako, neutro samarra ikusten delako” (Belen Uranga eta Inazio
Marko)
“Euskara
bezalako hizkuntza minorizatu bati bere jatorrizko lurraldean eta berak
garatzeko duen lur propio bakarrean funtzio hegemoniko batzuk betetzea
badagokio ala ez?” (Jon Sarasua)
“Ingurumen-iraunkortasunaren
arloko alderdiak hizkuntzari aplikatzen badizkiogu, printzipio hau
ezarriko dugu: erdara behar-beharrezko kasuetan soilik erabili behar da”
(Albert Bastardas)
“Gure belaunaldian eta gure ondorengoan, euskaraz bizitzea hautu bat izango da” (Jon Sarasua)
Erlazionatutako sarrerak:
Hizkuntzaren ekologia
Subsidiarietatea
Izan linguistikoki iraunkor
Eko-ekintzatan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: