Gure arteko azkena
Soro-soro webgunetik hartuta eta itzulita.
Gure
arteko azkena naiz, dagoeneko ez daukat norekin berba egin. Atzo
bertan, andrea nuen ondoan. Elkarrekin gure txikitako urteak gogoratu
genituen.
Nire andre maiteak utzi egin nau. Ez dugu seme-alabarik izan, ez gara ausartu. Mundua -gure mundua- gehiegi aldatu baita.
Gogoratzen
dut aita etxera itzultzen, aztoratuta: Zuri bat ikusi zuen. Orain dela
mila ilargi izan zen. Ordutik, gure buru gaineko zerua ez da lehengo
bera.
Bizi
izan gara, gure arbasoek bizi zuten bezala, Lurreko maizterrak bezala.
Baina beste batzuk heldu eta esan zuten: “hau guztia, hemendik aurrera,
gurea da”. Zer erantzun eman ahal izan genuen? Milioika berba geneuzkan milioika landare, txori, arrain, animaliei deitzeko, baina ez geneukan
bat bera ere ez “jabetza, jabego” izendatzeko.
Gure arteko azkena naiz. Nirekin batera desagertu da gure aitak erakutsitakoa, bere aitaitarengandik ikasi zuen guztia.
Ez dakit idazten. Nire hizkuntza ederra eta zaila da, baina haizean kantatu egiten da, harean marraztu egiten da.
Eta bihar, ni ere desagertzen naizenean, zuek guztiak zerbait galduko duzue.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: