Iraunkortasun linguistikoa
Albert Bastardas kataluniarra dugu hizkuntza ekologian maisu. Orain gutxi artikulua idatzi du ekologia eta iraunkortasun linguistikoaren gainean. Entresaka labur bat egin dut blogerako, iraunkortasun linguistikoa zer den azaldu nahian. Dena den, merezi du artikulu osoa irakurtzea.
Iraunkortasun linguistikoa gaur egungo giza-espeziearen antolaketa linguistikoa aldatzeko pausoz pausoko prozesua da. Pertsonak elebidun edo eleaniztun bihurtzeak ez luke ekarri behar berez hizkuntza propioa bertan behera uztea. Iraunkortasunak elebiduntzea edo eleaniztuntzea onartzen du, baita pertsona eta taldeen arteko elkar-komunikazioa ere. Baina talde bakoitzaren jarraitasuna eta garapen osoa eskatzen du.
Iraunkortasun linguistikoaren printzipio nagusia hauxe da: taldearen berezkoa ez den hizkuntza bakarrik erabiltzea beharrezkoa den kasuetan eta berezko hizkuntzen ahalik eta funtzio gutxien erabilita. Beraz, hizkuntza-kontaktu iraunkorra izango da taldeen hizkuntzaren jarraikortasun egonkorrari eragiten diona. Hau da, berezko hizkuntza ez denaren esposizioaren abiadura edo presioa berezko hikuntzaren bizitasuna baino txikiagoa denean.
Beraz, aztertu beharko genuke neurri ekonomikoek, politikoek, hezkuntzakoek, immigraziokoek, berritasun teknologikoek, … duten eragin soziolinguistikoa. Eragin soziolinguistiko zehatza.
Hala ere, galdera gako bati erantzun behar diogu aurretik: zelan saihestu praktikan hizkuntza bi edo gehiago dakiten pertsonek euren egunerokoan bertan behera ez uztea bere hizkuntzaren erabilera funtsezkoenak?
Iruzkinak
Abel 2014-10-15 22:08 #1
<p>Galdera interesgarria... Bi baldintza beharko dira, gutxienez: batetik, norbere jatorrizko hizkuntzak (hizkuntza lokalak) espazio soziofuntzional minimo batzuk izatea gizarte-bizitzan (hiztunen dentsitate minimo bat eta norbere hizkuntzan hainbat funtzio betetzeko aukerak egunerokoan). Eta, bestetik, hiztunak norbere jatorrizko hizkuntza erabiltzearen aldeko hautu kontzientea egitea (nahia, gogoa, motibazioa), hizkuntza globalagoak funtzio globalagoetarako utziz modu kontzientean. Hortaz, ekosistema lokal horiek modu iraunkorrean biziraun dezaten, ezinbestekoak dira normalizazio plangintzak eta aldeko politikak martxan izatea. Eta, besteak beste, eragin soziolinguistikoak neurtu eta mugatzea.</p>
Utzi iruzkina: