Ekologiaz blai

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-06-11 17:03
2

Gaur goizean artikulu honekin gosaldu dut: Nori inporta zaio hizkuntza bat hiltzen bada? Hizkuntza ekologia etorri zait burura, noiz eta allartean-ek ere aipatu duen (Ekologiatik ekologismora). Gasteizko udalak ere hizkuntza ekologiari buruzko jardunaldia antolatu du eta Ekogunea telebista programan ere Belen Urangak hizkuntza ekologia zer den azaldu du.

Eta sorosoro webgunean hizkuntza aniztasunaren gainean sentiberatzeko Felice Duboisen lau testu aurkitu ditut:

- Los sin lengua
- Soy el último de los míos
- De los Dogones hasta los Ch’tis
- Qué significa hablar

Ekologismoa ala ekologia?

Mikel

Mikel 2012-06-20 12:33 #1

Aupa Txerra:

Ekogunea telebista programako 11. atalean hizkuntza ekologia dute izpide: Auzoko Egitasmoa aurkezten dute. Bideo polita da eta bizipenek zer pentsatua ematen dute.

txerra

txerra 2012-06-20 16:20 #2

Mikelek aipatzen duen programa hauxe da: Ekogunea 11.

Mila esker ekarpenagatik.

Utzi iruzkina: