Kategoria: belen
Gaur goizean artikulu honekin gosaldu dut: Nori inporta zaio hizkuntza bat hiltzen bada? Hizkuntza ekologia etorri zait burura, noiz eta allartean-ek ere aipatu duen (Ekologiatik ekologismora). Gasteizko udalak ere hizkuntza ekologiari buruzko jardunaldia antolatu du eta Ekogunea telebista programan ere Belen Urangak hizkuntza ekologia zer den azaldu du.Eta sorosoro webgunean hizkuntza aniztasunaren gainean sentiberatzeko Felice Duboisen lau testu aurkitu ditut:- Los sin lengua- Soy el último de los míos- De los Dogones hasta los Ch’tis- Qué significa hablarEkologismoa ala ekologia?
Jakingo duzuenez, gaur, azaroak 30, 56 pertsona gutxienez hil dira Turkian hegazkin-istripu baten ondorioz. Berez, edozein istripu larria da, eta bizitzaren balioaz jabetzeko ezinbestekotzat jotzen ditut nik istripuak, azken hauek gure ingurukoen balioaz, zer dugunaz eta nork maite gaituenaz ohartarazten gaituztelako. Ezkor samarra da nik botatakoa baina hein handi batean, tamalez, egia izaten da. Beste kontu bat da hedabideek kasu edo gertakari hauek nola tratatzen dituzten. Esklusiba saltzeko, berria inork baino lehenago saldu beharra dago, eta zenbat eta ozenago esan, orduan eta urrunag...
Atzo pasatu zen Korrika Txorierritik. Derion korritu egin nuen kilometro bat, euripean eta jende askorekin (ordua eta euria kontuan hartuz). Kilometroa amaitu eta kotxera. Eta handik Larrabetzura, Artola ondoko markesinara. Txorierriko azken kilometrora. Pankarta kotxetik atera, lorak, dantzariak, organizazioko furgona lotu, 200 pertsona baino gehiago zain, ...Belen Gana, Txorierriko AEKko arduraduna, AEKko beteranoa, beterano-beteranoa. 30 urte Txorierri euskalduntzen eta alfabetatzen. Korrika honetan emakumeei omenaldia egin behar zitzaien. Hori dela eta, Txorierriko batzuei okurritu zitz...