Frankismo betean gure gurasoen belaunaldiak erabaki zuen eraikiko zituzten eskoletan euskarak ardatz hegemoniko eta nagusia izan behar zuela. Euskararen mikro-eremu hegemoniko horren alde egin zuten ikastolen sorrera bultzatuz. Usaindu zuten euskalduntasuna erdian jarrita bakarrik sor ditzakeela eskolak euskaldun oso xamarrak.


Jende askorengan, euskara estandar motel xamar batek nekez betetzen du funtzio motibatzailea. Euskalkietan nor-ago sentitzen dira gazteak, kolore apur bat behar dute. Debagoieneko hizkerek, maila batzuetan, beren funtzioa izango dutela dirudi oñatiar, arrasatear edo atxabaltarren autoirudian, hizketaren funtzio estetikoan eta estilistikoan. Norbanakoaren jenio linguistikoa aldarrikatu behar da orain arte baino gehiago.


Pulamentu gutxi

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-03-20 18:18

Bat aldizkariaren 81. zenbakia irakurtzen ari naiz: hizkuntza-ekologiari buruzko monografikoa da. Baina gaurkoak ez du zerikusirik hizkuntza ekologiarekin. Bi aipu dira:“Uste dut azken hamarkada hauetan hizkuntzaren gaia kudeatzeko fundamentu eskas xamarra ibili dugula gure herrian, oro har” (Jon Sarasua)“Kataluniak hanka-sartze historikoak eta egi handiak eman zituen, eta horiek kendu ezinik gabiltza, biak, asmatzeak eta hanka sartzeak ere bai”Zer pentsatua eman didate biek ala biek …Erlazionatutako sarrerak:Soziolinguistikaz dagoen ezjakintasuna


Hegemonia

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-01-09 17:51

Aspaldi aipatu nuen Allartean bloga Garaigoikoan. Aspaldi neukan haren pista galduta. Eta egun hauetan aurkitu dut berriro. Blog interesgarria da Allartean, hizkuntza normalizazioaren ikuspuntutik. Eta eduki landuak ditu. Horietako batzuk ekarriko ditut hona hurrengo asteetan. Momentuz, lehena hegemoniari buruzkoa. Nik ere bere garaian aipatu nuen gaia, baina Allarteanen askoz landuago agertzen da.Bastardas irakasleak subsidiarietate-printzipioaz hitz egiten du; hau da, hizkuntza lokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean. Ideia honi bigarren zutabe ba...


Ertzetik erdigunera

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-09-26 23:16

Jon Sarasuaren "Ertzeko zatiak" liburua amaitu berri dut. Liburu zorrotza, deserosoa, garratza. Eta handik testu pare bat gura ditut hona ekarri.Lehena, Cochabamaban dagoela idatzi zuen Jonek. Bertako indigenekin dago, Garabideren proiektuen barruan.Hegemonia espaziorik gabe hizkuntzak ezin direla garatu jaurti diet. Espazio jakin batzuetako bilinguismoa handiak txikia jateko modua dela, ez dutela funtzionatzen egunkari eta aldizkari ustez elebidunek, eskola plateamendu ustez elebidunek (...). Norbanakoa izan litekeela elebidun edo eleaniztun, baina gune jakin bati, familia bati, erakundetx...


Atzo aipatu nuen Lapiko kritikoa eta gaurkoan horrekin nator berriro ere. Hizkuntza ekologiaren etikari buruzko eztabaida piztu gura izan dute (apiriletik ez da erantzunik, baina tira). Eta, horretarako, Jon Sarasuak aspaldi egin zuen hitzaldi baten transkripzio luzea ekarri dute blogera. Oso luzea da, baina merezi du, mila gauza interesgarri aipatzen ditu, amaren suari buruz, golde aroari buruz eta abarri buruz. Patxadaz eta sakon leitu eta aztertu beharrekoa.


Arrapaladan!

zipriztin 1456154014552 Zipriztinak | 2009-02-15 08:57

Baditu kantu honek 18 urte. Eta bertan esaten diren guztiek, egia berdaderoak izaten segitzen dute. Musika, zoragarria da. Kepa Junkeraren "Trikitixa Zoom" diskokoa da kantua. Kepa Junkeraren musika, Jon Sarasuaren hitzak eta kantuan Imanol Urkizu. Tarteka entzutea komeni den perla horietako bat.


gu eta GUTARROK

zikuta_ber_bi 1456153971953 zikuta ber bi | 2008-05-08 14:30

Hara zer topatu duen nire klasekide batek Youtube web orrian: Jon Sarasua irakasleak "Gu ta Gutarrak" saioan parte hartu zueneko bideo bat. Benetan ikustea merezi duela, kantaren hitzak entzutea bezala. Zorionak Jon!


Azken iruzkinak