zikuta ber bi

MagazinA

zikuta_ber_bi 1456153971953 zikuta ber bi | 2008-05-15 12:38

Hemen unibertsitatean irratigintzarako gure taldeak egindako magazina. Pdcastak direla.eta, hemen txertatzea iruditu zait. Horretarako boomp3 erabili dut. Ea gutukoa duzuen, gu emaitzarekin pozik gaude! boomp3.com


mUs

zikuta_ber_bi 1456153971953 zikuta ber bi | 2008-05-08 14:58

Berriz ere hemendik... Blog honi kasu pittin bat egiten hastean, berehala ideiak etortzen hasten zaizkizu eta hemen plazaretzen amaitzen duzu. Bizio bat balitz bezala.Gogoratu dut, gure fakultatean ikus-entzunezko astea izan dela-eta, 3. mailako ikasleok ere gure lantxoak egin ditugula klaserako izan bada ere. Eneko Olagastiren errealizazio ikasgairako grabatu dugun Muss txapelketa. Bi egunetako errodajea izan da eta egia esan, detaile guztiak zaintzeko egin behar den jarraipena gure arazorik handiena izan da, beharbada. Baina oso gustura geratu gara egindakoarekin!Hona hemen egun bi horiet...


gu eta GUTARROK

zikuta_ber_bi 1456153971953 zikuta ber bi | 2008-05-08 14:30

Hara zer topatu duen nire klasekide batek Youtube web orrian: Jon Sarasua irakasleak "Gu ta Gutarrak" saioan parte hartu zueneko bideo bat. Benetan ikustea merezi duela, kantaren hitzak entzutea bezala. Zorionak Jon!


Podcast

zikuta_ber_bi 1456153971953 zikuta ber bi | 2008-05-08 14:15

Podcast kontzeptuaren inguruan ibili gara Web 2.0 ikasgaian. Horren berri jaso eta baita praktikan jarri ere. Gainera, gure gelakidea den Iosuren atxiloketa izan zela-eta, Berria egunkarira iritzi artikuluaren hitzak grabatzeko aprobetxatu dut. Begira zer atera zaidan: boomp3.com


Unibertsitateko praktikaldiak direla-eta, horren inguruan hemen idaztea pentsatu dut. Alegia, EiTBn egiten ari naizen errealizazioko praktikaldien inguruan. Hona hemen gure lantokiko erretratu bat. Hori da, hain justu, EiTB Bilboko egoitza berriaren erredakzioa. Azpian, gure txokoa egongo litzateke: errealizazio gelak. Otsailetik ari naiz hemen eta oso gustura nabil; ikasten eta nire saltsan. Beharbada, niri gustatzen zaidan esparruan nagoelako: errealizazioa. Hasieran, UMtan hasi nintzen, kirolen arretransmizioak egiten. Toki batetik bestera, Euskal Herria ezagutzen (ez d...


Bueno-bueno, azkenean blogean idazteko tartetxo bat. Bazen garaia bai! Klaseak eta praktikak direla-eta (gainera, azterketak jada gertu ditugula kontutan hartuta) nire bizitza nahiko desordenatuta dagoela esango nuke. Aste Santuak orden pittin bat jartzeko aprobetxatuko nituela agindu nion nire buruari baina oraindik, gaur, hankaz gora jarraitzen du... Hala ere, badoa, poliki-poliko bada ere.Zer egin nuen Aste Santuetan orduan? Bada, opor egun batzuk izan nituenez, Errioxara alde egin genuen egun pare batzuk. Eguraldiak lagundu ez zigunez, zinemara joateko, poteoan ibiltzeko eta etxean goxo...


gOoGLe CaLeNdAR

zikuta_ber_bi 1456153971953 zikuta ber bi | 2008-04-03 14:25

Gaur Google Calendar ikusten ibili gara Web 2.0ko eskolan eta egutegi hau egin dut:  


Pasadan martxoaren 6an eta 7an Huhezi fakultatean Ekonomia solidarioa, autogestioa eta kooperatibismoa lelopean lehenen kongresua ospatu zen. Bertan izan giñanok mundu mailako ekonomia solidarioan hainbat aditu entzuteko aukera izan genuen. Horien artean, Marie Bouchard, Jose Luis Coraggio, Luis Razeto, Natalia Quiroga edo Jon Sarasua izan genituen gurean.Kongresua lerro batzuetan laburtzea ezinezko da, hartara, esaldi esanguratsueenekin eta nik ateratako argazki batzuekin geratzea nahiko nuke:     "La economía solidaria es una economía en la que quepamos todos y propon...


Hemen Tagzanian Arrikrutz kobetako gehitu dudan mapa lotura. Orain nire blogean ikusgai: tagzaniapasteArrikrutz kobazuloa map


ZERGATIK FIREFOX?

zikuta_ber_bi 1456153971953 zikuta ber bi | 2008-03-04 19:41

Pasadan asteko Web 2.0ko ikasgaian Joxe Arantzabalek bere blogean Zergatik Firefox: testigantzak artikulua irakurtzeko esan zigun. Ondoren, horren inguruko idatzi bat egiteko gure blogean. Eta horrela egin dut. Artikulua irakurri eta bertan aurkitutako zita interesgarrienak ekarri ditut hona, zuentzako. Bide batez, nire iritzi pertsonala ematea gura nuke, izan ere, nabigatzaile horren erabiltzaile sutsua naizelako. Alde batetik, Firefoxen segurtasuna aipatuko nuke. Erabat fidagarria iruditzen zait IEarekin konparatuta eta askoz ere errazagoa da erabiltzerako orduan. Beharbada, fitxen siste...