ZERGATIK FIREFOX?
Pasadan asteko Web 2.0ko ikasgaian Joxe Arantzabalek bere
blogean Zergatik Firefox:
testigantzak artikulua irakurtzeko esan zigun. Ondoren, horren inguruko
idatzi bat egiteko gure blogean. Eta horrela egin dut. Artikulua irakurri eta
bertan aurkitutako zita interesgarrienak ekarri ditut hona, zuentzako. Bide
batez, nire iritzi pertsonala ematea gura nuke, izan ere, nabigatzaile horren
erabiltzaile sutsua naizelako.
Alde batetik, Firefoxen segurtasuna aipatuko nuke. Erabat fidagarria iruditzen
zait IEarekin konparatuta eta askoz ere errazagoa da erabiltzerako orduan.
Beharbada, fitxen sistemak harrapatu ninduen, interneten zabiltzala toki
batetik bestera salto egiteko aukera horrek asko laguntzen du. Edukiak ondo
kudeatuta izatea ahalbidetzen du eta aldi berean, denbora aurrezten dela esango
nuke.
Bestetik, software librearen kontua oso interesgarria iruditzen zait.
Plataforma ezberdinetan erabilgarria den nabigatzaile da Firefox eta horrek ez
du preziorik gaur egun. Ia ahaztuta baitaukat IEa erabiltzen... Azkenik, Firefox nahi
dudan bezala erabiltzeko aukera ematen dit, alegia, nire erara pertsonalizatzeko
aukera.
Ea zer dioten beste
batzuek:
"Nabigatzaile azkarra da, arina eta erabilgarria. Fitxa bidezko nabigazio
gabe ezingo nuke bizi, eta sufritzen dut nonbaiten Explorer erabili behar
dudanean. Pasahitzak, formularioetako datuak gogorarazten ditu, eta oso erraz
kudeatu daitezke. Pop-up leihoak kontrolatzen ditu eta norberaren
eskutan gelditzen da bere kontrola" dio Gari Araolazak.
Iban Arantzabalek aldiz, beste honakoa diosku: "Firefoxen
gustatzen zait gehien-gehien fitxa sistema, gustatzen zait diseinu aldakorra
izatea, gustatzen zait atzetik duen soft librearen filosofia guztia
(komunitatea egiteko zer hobeto?), gustatzen zait librea delako, bizkorra
delako, euskaraz ere badagoelako, gustatzen zaizkit eta behin eta berriz
harritzen naute Firefox-eko gehigarriek. Aipagarrienen artean, euskaldunondako:
Euskalbar Firefox-erako
tresnabarra eta Xuxenen aplikazioa nabigaziorako. Eta hau erabiltzen ez dutenek
ez dakite zer galtzen duten".
Antza, bakoitzak bere abantailak ikuste dizkio Firefoxi. Josu Azpillagak "hizkuntzen
trataera egokiagoa, leihoak blokeatzeko aukera, appletak-eta
instalatzeko orduan transparentzia handiagoa (kontrol gehiago) eta orriak
erakusteko orduan estandarrak errespetatzea" ditu gogoko; horregatik
erabiltzen du Firefox.
Arkaitz
Zubiagak zera dio: "Firefox
software librea da eta horrek izugarrizko askatasuna eskaintzen dit
nabigatzailea pertsonalitzerako orduan: hiztegiak, zuzentzaile ortografikoak,
bilatzaileak, albisteak jarraitu ahal izateko RSS irakurleakā¦".
Luistxo Fernandezek ere zer esana du honen
inguruan, nola ez: "IExplorer plataforma bakarreko softwarea da.
Firefox, guztietan dabil, baita Mac eta Linuxean, primeran gainera. Tresna bat
toki batean ikasi, edozein plataformatan erabili (norberak bere hobespenak
batetik bestera migratzeko, adibidez)".
Iruzkinak
Utzi iruzkina: