Praktikaldiak.. EiTBn

zikuta_ber_bi 1456153971953 zikuta ber bi | 2008-04-13 18:10
1

EiTB

Unibertsitateko praktikaldiak direla-eta, horren inguruan hemen idaztea pentsatu dut. Alegia, EiTBn egiten ari naizen errealizazioko praktikaldien inguruan. Hona hemen gure lantokiko erretratu bat. Hori da, hain justu, EiTB Bilboko egoitza berriaren erredakzioa. Azpian, gure txokoa egongo litzateke: errealizazio gelak.

Otsailetik ari naiz hemen eta oso gustura nabil; ikasten eta nire saltsan. Beharbada, niri gustatzen zaidan esparruan nagoelako: errealizazioa. Hasieran, UMtan hasi nintzen, kirolen arretransmizioak egiten. Toki batetik bestera, Euskal Herria ezagutzen (ez da gutxi). Orain aldiz, hemen nago, egoitzan. Asteburuetako Kirolez kirol eta El Derby saoioetan parte hartzen dut; ostiraletan aldiz, Luar programaren postprodukzioa. Ezin kexatu. Gainera, kirol erretransmizioetara joateko aukera izaten dut nohizbehinka!

Bestalde, lankideak oso jatorrak dira eta hori oso positiboa da; lanera etortzerako orduan bereziki. Egunero zerbait berria ikasten baitut eta beti laguntzeko prest izaten dut norbait. Esperientzia izugarria izaten ari da, aprobetxatu beharrekoa!

Segituko du...

ane

ane 2008-05-05 09:52 #1

ze xaun politt hori?

nire oso gustoa praktikatan, bañe ontxe bertan nahiko aspertute... ze mouzko zubixe jun da? nerie zubixe baño gexo akueduktue izen da, ze asteazkenare jai hartu nun, jeje.

ala ba, gero arte!

ane

Utzi iruzkina: