Jenio linguistikoa aldarrikatu (Hiztunpolisa pilulak 9)
Jende askorengan, euskara estandar motel xamar batek nekez betetzen du funtzio motibatzailea. Euskalkietan nor-ago sentitzen dira gazteak, kolore apur bat behar dute. Debagoieneko hizkerek, maila batzuetan, beren funtzioa izango dutela dirudi oñatiar, arrasatear edo atxabaltarren autoirudian, hizketaren funtzio estetikoan eta estilistikoan. Norbanakoaren jenio linguistikoa aldarrikatu behar da orain arte baino gehiago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: