Euskararen garabideei buruz orain dela 25 urte plazara irten zen liburu ezinbesteko bat: Un futuro para nuestro pasado. Liburu horrek soka handia ekarri zuen bere garaian eta, gaur egun ere, euskal soziolinguistikan aipatuena izango da. 25 urte beranduago, Hiztunpolisa liburua erditu du Jon Sarasuak. Nire ustez, beste mugarri handi bat ipini beharko lukeen liburua, Txepetxen liburua bezala, aizue. Liburu mamitsua da, probokatiboa, ezberdina, gurean zentratua. Kontzeptu berri askotxo dakar, diskurtso berri baterako mamia, geroari begirako proposamen ausart eta sakonak. Ideia organikoak, ...


Frankismo betean gure gurasoen belaunaldiak erabaki zuen eraikiko zituzten eskoletan euskarak ardatz hegemoniko eta nagusia izan behar zuela. Euskararen mikro-eremu hegemoniko horren alde egin zuten ikastolen sorrera bultzatuz. Usaindu zuten euskalduntasuna erdian jarrita bakarrik sor ditzakeela eskolak euskaldun oso xamarrak.


Jende askorengan, euskara estandar motel xamar batek nekez betetzen du funtzio motibatzailea. Euskalkietan nor-ago sentitzen dira gazteak, kolore apur bat behar dute. Debagoieneko hizkerek, maila batzuetan, beren funtzioa izango dutela dirudi oñatiar, arrasatear edo atxabaltarren autoirudian, hizketaren funtzio estetikoan eta estilistikoan. Norbanakoaren jenio linguistikoa aldarrikatu behar da orain arte baino gehiago.


Hizkuntza ez da pare bat mila hitzekin nolabait bueltaka ibiltzeko, identitate baten izenean.   Hizkuntza bizitzeko, gozatzeko eta espresatzeko da, bizitzako funtzio guztiak kalitatez betetzeko, bere dibertsifikazio osoan. Horretarako gaitasun handia aski dentsitatez lortu ezean, askorengan denbora kontua da likidoaren galera.


Egungo hizkuntza gehienek herri-bulkadatik eta gizarte zibilaren antolaketatik azpiegiturak sortuz soilik izango dute datozen hamarraldietan garabideak jartzeko aukera, eta prozesu horiek sortzeko nolabaiteko “know-how”a inon gutxi dago. Ez da kontua euskara eredu hartzea. Batetik, eredurik ez dagoelako: hizkuntza bakoitzaren bidea errepikaezina da, eta komunitate bakoitzak bere taupada du. Bestetik, euskararen bidea eredu jartzeak lotsagorritu egin beharko gintuzke: ez da ba gure egoera etxafleroak botatzeko modukoa.   Guztiarekin, ehunka gako ditu euskalgintzak haiengan ...


Hiztun komunitatearen erdigunean kokatzen dira “hiztun osoak”, funtzio informal eta formal desberdinak euskaraz egoki egiteko gai direnak. Horiek baino erdigunerago, euskaraz bizi eta euskaraz kontsumitzeko hautua egin dutenak. Eta horien artean biziberritzearen gidaritzan are erdirago, euskararen garapen prozesuan aktiboki engaiatuta dauden milakak. Egitura honetan ertzeragoko zirkuluetan daude hizkuntzaren ezagutza eta erabilera-maila desberdineko pertsonak, hezkuntza prozesuaren bidez soilik ukitzen dutenak, hartzaile pasiboak, ez-hiztun positiboak eta beste hainbat multzo.


Euskaldun koherente eta gaitu izateak gaur eta hemen ahalegina eskatzen du. Eta hurrengo belaunaldian ahalegina eskatuko du. Horregatik, ez da zentzu onekoa hamazortzi urteko euskaldun batek, eskola ibilbidea bukatuta, matematikako, fisikako, historiako eta gizarte alorreko ehunka teoria jakitea, eta hizkuntzen dinamikari buruzko abc-a ez jakitea, bere bizitzan eragin handikoa izango den hizkuntza-desoreka baten biziko denean.


Granjan ematen zaie euskara, eskola-pentsuan. Horretan urteekin lorpen handia izan dugu: gure pentsuak beste pentsuen antza eta maila du granjarako. Granjaren lau hormetatik aterata, bigantxak belarri nahi. Belarra bestelakoa nagusi. Eta bestelako belarra nahiago. Eta gure belarrak zaporea arazo.


Euskararen garabideei buruz orain dela 25 urte plazara irten zen liburu ezinbesteko bat: Un futuro para nuestro pasado. Liburu horrek soka handia ekarri zuen bere garaian eta, gaur egun ere, euskal soziolinguistikan aipatuena izango da. 25 urte beranduago, Hiztunpolisa liburua erditu du Jon Sarasuak. Nire ustez, beste mugarri handi bat ipini beharko lukeen liburua, Txepetxen liburua bezala, aizue. Bigarren edizioa atera dela entzun dut, eta benetan pozten naiz. Liburu mamitsua da, probokatiboa, ezberdina, gurean zentratua. Kontzeptu berri askotxo dakar, diskurtso berri baterako mamia, geroa...


Hiztunpolisa liburuaren bigarren pilula:   Sukaldea elikadura-katea ziurtatzen duen artefaktu eta funtzio-multzoa da. Modu prekarioan azken bost hamarralditan egin dugun horixe, neurri batean. Hizkuntzaren corpus aparatua, eta hezkuntza aparatua, eta hedabide aparatua, eta kulturgintza aparatua, eta euskalduntze-alfabetatze aparatua, eta familia-transmisioa, eta enpresen euskalduntzea, eta administrazio jarduera, eta beste hainbat. Sukaldeko aparatuak zaindu, konpondu, berriak egin, sukaldeko hormak diseinatu eta etxe-egituretan eragin beharra dago.


Jon Sarasuaren Hiztunpolisa liburua irakurri dut. Eta handik ateratako 10 pilula ekarriko ditut blogera, tarteka marteka. Lehenengoa gaur.   Nori interesatzen zaio horrelako jakintza-adar bat?   Galdera ez da hutsala, interesak bultzatzen baititu jakintza-adarrak. Nekez espero dezakegu alor honetako jakintza-garapen handirik metropoli akademiko handietatik. Aitzitik, zirkuitu nagusietan modan jartzen diren kontzeptu erakargarriekiko zuhurtasun puntu bat izatea hobe dugu, bestelako beharrak baitabiltza eragiten mundu akademiko horietan. Inondik sortzekotan, hizkuntza komunitate min...


Azken iruzkinak