Euskara eredu (Hiztunpolisa pilulak 7)
Egungo hizkuntza gehienek herri-bulkadatik eta gizarte zibilaren antolaketatik azpiegiturak sortuz soilik izango dute datozen hamarraldietan garabideak jartzeko aukera, eta prozesu horiek sortzeko nolabaiteko “know-how”a inon gutxi dago.
Ez da kontua euskara eredu hartzea. Batetik, eredurik ez dagoelako: hizkuntza bakoitzaren bidea errepikaezina da, eta komunitate bakoitzak bere taupada du. Bestetik, euskararen bidea eredu jartzeak lotsagorritu egin beharko gintuzke: ez da ba gure egoera etxafleroak botatzeko modukoa.
Guztiarekin, ehunka gako ditu euskalgintzak haiengan kateatzen direnak, eraikitzaileak eta berebizikoak asko. Eredu izan gabe gauza batzuetan erreferentzia izaten asmatu behar truke-artisautza honetan. Hau ezintasun-borrokan dabiltzanen arteko ideia-trafikoa da. Gaixoen arteko esperientzia-trukea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: