Leidu Zalbidek zer dioen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-07-15 09:37
2

Pasa den astean erabilin irakurri genuen Mikel Zalbideren artikulu zoragarria HPSk egin duen oinarrizko txostenari buruz. Beste behin ere, maisutasunez eta zorroztasunez azaldu zituen azaldu beharrekoak.

Hona hemen handik ateratako zenbait entresaka:

Gauza bat dago argi, nolanahi ere, mundu zabaleko aditu gehienen azalpenetan: hizkuntzaren erabilerak definitzen du lehenik eta behin, ez ezagutzak edo iritzi-jarrerek, hiztun-elkarte elebidunen osasun-egoera. Funtsezkoak dira beste parametro horiek ere. Albora ezinak, inolako dudarik gabe. Baina erabileran dago, funtsaren funtsean, osasunaren korapiloa.

---------------------------------------------------------------------

Belaunez belauneko hizkuntza-transmisio arrunta, menderik mende han-hemen ezagutu izan dena, osabetezkoa da: transmisio betea, etxeko eta kaleko, lagunarteko eta lan-munduko mintzajardun bizi arruntaren beharrak asetzeko balio duena; beste hizkuntza baten makulurik gabe jarduteko behar adina soporte kontzeptual, emotibo eta operatibo eskaintzen duena; haserretzeko eta txisteak kontatzeko, amari lausenguz hau-hori eskatzeko eta semeari harako hura zorrotz agintzeko, amets egiteko eta bihotzeko lagunari maiteminezko hitzak jaulkitzeko beregaintasun zabala eskaintzen duen hizkuntza-transmisioa. Transmisio betea, gizaki gehienon jardun-esparru eta harreman-sare arruntetan eta eguneroko esparru barrenkoi-intimoenetan lasai eta naharo jarduteko aukera eskaini ohi duena. Frenatu al da, benetan, belaunez belauneko familia-transmisioan gertatzen ari zen mintzagaitasun betearen eten hori? Transmisio betea eskaintzen al dute egungo familia euskaldunek, guztiek edo gehienek?

Erantzuna begien bistan dugu: ez.

--------------------------------------------------------------------

Abantaila argiak ditu euskararen zabalkuntza soziofuntzionalak, menderik mende bere-bereak izan dituen jardun-esparruei bere horretan eusten badie: ohiko esparruei eta harreman-sareei bere horretan eusten ez badie, alferrik-edo dugu H mailako funtzioetara hegaldatzen saiatzea

aitzol

aitzol 2008-07-15 16:39 #1

Lehenengo biekin ados eta hirugarrenarekin ere bai, baina txarto planteatu duelakoan nago. izan ere, H funtzioetan euskara garatu ezean, galduko ditu ezinbestean ohiko esparruak. Nire ustez, prestigiodun funtzioetan euskara garatu ezean, ez dago zer egiterik, pikutara goaz. Baina bai, egia da ohiko esparruetan ere borroka egin behar dugula dugun apurra ez galtzeko.<br>

txerra

txerra 2008-07-16 15:08 #2

Aitzol, Zalbidek dioena da temerarioa dela goi mailako funtzioetara jotzea, behe mailako funtzioetan hegemonia izan barik. Eta uste dut azken aldi honetan sarri samar ari naizela mota honetako planteamenduak entzuten: adibidez, <a href="http://goiena.net/blogak/piperrautsa/tribua-bidegurutzean">Mikel Irizarrenak</a>, <a href="http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&amp;data=2008-07-16&amp;orria=012&amp;kont=006">Jon Sarasuarenak</a>, ... <br>


Utzi iruzkina: