Eskolarekin bueltaka, beste behin ere

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-04-11 21:24

Mikel Zalbidek liburua idatzi berri du. Ez dut oraindik betarik izan irakurtzeko. Baina Soziolinguistika Klusterrekoek liburuaren azken kapituluan entresaka egin dute. Eta nik entresakaren entresaka egin dut. Eta nik idatzitako artikulu batekin gogoratu naiz.



“Lagunarte eta familia euskaldunak sortzea, euskaldun-jende horrek lan-esparruan (partez bederen) euskarazko harreman-sareak eratu eta haietan txertatzea, mila aldiz garrantzi handiagokoa da, Errioxako edo ez dakit nongo A ereduko ikasleak (are Bko askotxo) itsu-itsuan Dra eramatea baino.”

“Eskolaren hizkuntza-garaipena edo -porrota ez dago eskolan bertan: eskolatik kanpora dago hori, nagusiki. Hori da inor gutxik entzun nahi duena eta are gutxiagok onartzen eta kontuan hartzen duena.”

“Besterik gustatuko balitzaigu ere, eskola ez da, gurea bezain ahauldurik dauden hizkuntzak biziberritzeko orduan, benetako motor ahalguztidun.”


Utzi iruzkina: