Hizkuntza gutxituen eraginkortasuna pertsuasio prozesuetan (II)
Aurrekoan aztertu nituen ikerketa horren emaitza nagusiak. Eta oraingoan eragindako inpresioez hitz egin nahi dut.
Enpresetan euskara planak egiten gabiltzanon artean ikerketaren emaitzak ez dira harrigarriak izan. Jakin bagenikizkien. Hala ere, mesede handia da ikerketa sakon eta mamitsu batean agertzea. Orain bakarrik falta da ikerketa horren itzulpena, behintzat gaztelaniara eta ingelesera (aupa Iñigo! Esfortzua merezi du-eta!).
Hori bai, ikerketa honi zerbait falta zaio nire ustez. Egiten diren baieztapenekin bat nator, nik ere horrela bizi dut gai hau. Baina baieztapen horiek sustengatuko dituzten datu zehatzak falta dira, ebidentziak falta dira. Ikerketa berriak egiteko lerroak ari naiz proposatzen, jakina.
Euskarazko publizitateak eta komertzialgintzak abantailak ematen baditu, hori datutan (dirutan??) frogatzeko modua egongo da, ezta? Goazen ikerketa kuantitatibo horiek egitera behingoz ...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: