Soziolinguistikaz berripapera: 32. zenbakia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-07-29 08:42

 

32. zenbakia / 2011ko uztaila

Word dokumentua/Pdf formatua

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

• IV HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien deialdia zabalik

Soziolinguistika Klusterrak IV HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarietarako dialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Euskal soziolinguistika teorikotik, metodologikoaren ingurukoak eta saiakera-arloko lanak sarituko dira. Beste ezagutza-esparruetatik ere abia daitezke lanak: zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatuz, euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke.

SARIAK: Lehen saria: 1.300€; Bigarren saria: 900€; Hirugarren saria: 600€

EPEA: 2011ko urriaren 31 arte.

NORA: hausnartu@soziolinguistika.org

OINARRIAK ETA informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/hausnartu

• HIZKUNTZA-EKOLOGIA: TEORIATIK PRAKTIKARA ikastaroa EHUko Udako ikastaroetan

Soziolinguistika Klusterrak Hizkuntza-ekologia: teoriatik praktikara ikastaroa burutu zuen EHUko XXX Uda Ikastaroetan, pasa den uztailaren 7an eta 8an.

  • Ikastaroaren helburuak honakoak izan ziren: Hizkuntza-ekologiaren eredua euskal gizartean erabilgarri den aztertzea: Ekologiaren garapen historikoa aztertzea hizkuntzenarekin alderatuz; Ekologikoaren balioak hizkuntzen kudeaketan erabilgarri diren aztertzea; Ekologiaren aldeko ekintzailetasunak, hizkuntzaren arloan lekurik ote duen begiratzea; Komunikazio-estrategiarako ikasgai ekologikoak aplikatzeko moduak aurkitzea; Esparru zehatzetarako aplikazioak eskaintzea.
  • Parte hartu zuten irakalseak honakoak izan ziren: Carme Junyent (Bartzelonako Unibertsitatea), J. Inazio Marko (Euskal Herriko Unibertsitatea), Imanol Miner (Gipuzkoa Donostia Kutxako Hizkuntzen Kudeaketa arloko arduraduna), Jon Sarasua (Mondragon Unibertsitatea), Iñaki Martinez de Luna (Euskal Herriko Unibertsitatea), Patxi Baztarrika (Euskara teknikaria. Hizkuntza-Politikarako sailburuorde ohia) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra).

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5203

http://www.soziolinguistika.org/ehuikastaroa

 

• HIZKUNTZA-EKOLOGIA ETA LURRALDE EUSKALDUNAK TOPAKETAREN BIDEOAK IKUSGAI

Apirilaren 14an Azpeitiko Sanagustin aretoan HIZKUNTZA-EKOLOGIA ETA LURRALDE EUSKALDUNAK topaketa burutu zen. Bertan, besteak beste, Jon Bollar, Belen Uranga, Albert Bastardas, Xabier Ezeizabarrena eta Iñaki Markok gaiaren alderdi ezberdinak landu zituzten zenbait hitzalditan.

Topaketan egoterik ez zutenentzat, webgunean ikusgai daude dagoeneko saio guztien bideoak , euskaraz eta katalanez.

Gogoan izan Hizkuntza-ekologiaren gaia lantzeko hurrengo hitzordua Donostiako Miramar Jauregian izango dela uztailaren 7 eta 8rako Soziolinguistika Klusterrak antolatu duen ikastaroan: Hizkuntza-ekologia: teoriatik praktikara.

Informazio gehiago: http://www.uema.org/default.cfm?atala=kanpainak&id=15

• KALEAN DA GAZTEEN ERABILERAREN GPSA!

Soziolinguistika Klusterrak Erabileraren GPSa kaleratu berri du, gazteen hizkuntza-erabileran kokatu eta bertan esku hartzeko gida. Urtxintxa Eskola eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera sortutako materiala da eta Gazteen Erabileran Eragiten Duten Faktoreen Azterketa lana izan du oinarri.

Erabileraren GPSa gazteei eta eurekin lanean dihardutenei, hizkuntza erabileran eragiten duten aldagai guztiak kontuan hartuz lan egiten laguntzeko sortutako tresna da. Egiten dugunaz ondo hausnartu eta gure lanari interesatzen zaigun norabidea emateko balio digu.

Webgunean bertsio elektronikoa dago ikusgai. Era berean, kluster@soziolinguistika.org helbidean liburuxka eta posterra eskuratu daitezke 5 euroko prezioan.

Informazio gehiago: www.soziolinguistika.org/gazteak

• EUSKARA SUSTATZEKO KOMUNIKAZIO-EKIMENAK GARATZEKO GIDA-LERROAK

WEB gunean jarri dugu Euskara sustatzeko komunikazio-ekimenak garatzeko GIDA LERROAK izeneko dokumentua.

Dokumentu honek bi parte ditu. Lehenengoan, Euskararen komunikazio-estrategiaz sarrera labur bat egin nahi izan dugu, izan ere, hori izan baita behin eta berriro agerian ezarri zaigun ideia, kanpainaz harago, euskararen inguruko komunikazio-estrategia definitu eta azpimarratu beharra, alegia. Gai horren garrantzia proiektu honi dagokionaz harago egon arren, ez dugu saihestu nahi izan. Alta, eztabaidari eta erabakiak hartzeari ekiteko urratsa izango delakoan bidean bildutako hainbat ideia ekarri nahi izan ditugu hona, bide horretan lagungarri izatekotan. Dokumentuaren bigarren partean aurkituko ditu beraz irakurleak propio prestaturiko Komunikazio-egitasmoak garatzeko oinarrizko gida-lerroak.

Informazio gehiago eta GIDA: http://www.soziolinguistika.org/eu/komunikaziogida

EKIMENAK

• HIZNET HIZKUNTZA-PLANGINTZA GRADUONDOKOAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

2011/2012 ikasturtean online graduondokoaren 12. edizioa burutuko da. Asmoz fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dute eta Soziolinguistika Klusterra, UEU eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzaren bermea dauka.

Euskararen normalkuntzan jarduteko beharrezkoa den ezagutza kualifikatu eta sistematikoaren premiari aurre egiteko antolatzen da. Hizkuntza plangintza eta hizkuntza normalkuntzarekin lotutako hainbat gai jorratzen dira, esperientziadun irakasleen gidaritzapean. Hizkuntza Plangintza graduondokoak Unibertsitate Espezialista izaera du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da.Bere iraupena ikasturte batekoa da, azaroan hasi eta uztailean amaitzen da. Izen emate epea zabalik da, urriaren 5a arte.

Informazio gehiago: http://hiznet.asmoz.org

ALBISTEAK

• OSAKIDETZAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKO BERRIAN EUSKARARI EMANDAKO TRATAERA SALATU DUTE HAINBAT ERAGILEEK

[Berria]

Hainbat sindikatu eta alderdi politikok gogor kritikatu dute Osakidetzako lan eskaintza publiko berrian euskararen garrantzia gutxitzeko Rafael Bengoa Osasun sailburuak hartutako erabakia. Halako neurriekin Jaurlaritzak euskara bigarren mailako hizkuntza bat balitz bezala hartzen duela salatu dute LABek, Aralarrek, EAk eta EAJk, eta euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen dituela. Eskubide horiek mespretxatzea egotzi dio, besteak besteak, EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak Bengoari.

Irakurtzen jarraitzeko: Berria

Informazio gehiago : Argia

• EUSKO JAURLARITZAK GIDABAIMENA EUSKARAZ ATERATZEKO EKIMEN BERRIA AURKEZTU DU

[erabili.com]

Eusko Jaurlaritzak, Kultura SailekoHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) eskutik, eta Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzarekin lankidetzan, gidabaimena euskaraz ateratzeko ekimen berria aurkeztu zuen atzo (2011-7-20) Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak Bilbon duen egoitzan. Aurkezpenean, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendiz gain, Euskadiko Trafikoko zuzendari Amparo Lopez ere izan zen.

Irakurtzen jarraitzeko: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1311233363

• XABIER AZANZA EUSKARABIDEAKO ZUZENDARIA KARGUTIK KENDU DUTE

[argia.com]

Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak lau urteotan lan harremana izandako hainbat enpresa eta erakundetako kideei gutuna bidali die agurtzeko. Nafarroako euskara alorreko eragile batek Argiari jakinarazi dionez, Gobernu berriak Azanza kargutik kendu du. Euskarabidea egiturak jarraitu egingo luke eta litekeena da Xabier Azanzaren tokia hartzea Maximino Gómez Serranok, garai batean Hezkuntzako Euskara Zerbitzuko zuzendari izanak.

Irakurtzen jarraitzeko: http://argia.com/erredakzio-mahaia/onintza-irureta/2011/07/18/xabier-azanzak-euskarabidea-utzi-du/

Informazio gehiago [erabili.com]:http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1311060206

• HIZKUNTZAREN ESTANDARIZAZIOA. EUSKARAREN BERRESKURAPENA" LANA AURKEZTU DUTE

[garabide]

2011ko uztaila. Uztailaren 5ean, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan Hizkuntzaren estandarizazioaren gaineko II. Liburu eta DVD-aren aurkezpen publikoa egin genuen. Egitasmo hau babestu eta lagundu dute Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Arrasate eta Aretxabaletako Udalek, Mondragon Unibertsitateak eta Fagor eta Emun kooperatibek.

Irakurtzen jarraitzeko: http://www.garabide.org/euskara/albisteak/hizkuntzaren-estandarizazioari-buruzko-liburu-dvd-aren-aurkezpena

Informazio gehiago [euskaltzaindia]: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&catid=121&id=3603&lang=eu&view=article

• JEAN-BAPTISTE "BATTITTU" COYOS EUSKALTZAIN OSOAREN SARRERA-EKITALDIA: INFORMAZIO OSAGARRIA ETA ARGAZKIAK

[Euskaltzaindia]

Ekainaren 25ean, Maulen, egin zen Jean-Baptiste "Battittu" Coyosen sarrera-ekitaldia. Coyosek "Eüskararen bi dikotomia" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Txomin Peillenek eman zion erantzuna, "Mintzo haren ohoreagatik" hitzaldiarekin.

Hona hemen Michel Etchebest aüzapezaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak, baita Ibai Capot-Thornary eta Johañe Sarraillet koblakariek eskaini zituzten bertsoak ere. Bestalde, Robert Labordek irakurri zuen Joan Maria Grangéren testua, Estanguet a casa (Pausaldia etxean) izenekoa, hemen argitaratzen da; testu hori 1945koa da, eta Lapurdin idatzi zuen Grangék. Azkenik, Kirmen Uriberen HIzkuntza bat poemaren letra ere publikatzen da hemen. Poema hori Maddi Ohienartek kantatu zuen, Jean-Christian Irigoienen ("Galtxetaburu") musikarekin.

Irakurtzen jarraitzeko: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&catid=121&id=3597&lang=eu&view=article

• TXEPETX: EUSKARA GERO ETA GEHIAGO ERABILTZEN DA, GERO ETA GUTXIAGO ESATEKO

[Garaigoikoa: Marije Manterola eta Txerra Rodrigezen arteanidatzitako artikulua]bion artean lantalanerako idatzi dugun artikulua]

Txepetxek 9 urte zeraman hitzaldirik eman gabe eta atzo izan zen Carballon . Hitzaldian muinera jo nahi izan zuen, sustraien sustraira. Guk hemen dakarguna muin horren laburpena baino ez da. Aurrerantzean berarekin egin genuen elkarrizketa mamitsua plazaratuko dugu.

Irakurtzen jarraitzeko: http://www.blogak.com/garaigoikoa/txepetx-euskara-gero-eta-gehiago-erabiltzen-da-gero-eta-gutxiago-esateko

 


Utzi iruzkina: