Sozioliguistika berripapera: 34. alea
|
SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA |
"NERABEAK, INTERNETEKO SARE SOZIALAK ETA EUSKARA" PROIEKTUAREN EMAITZAK ZABALDU DIRA.Soziolinguistika Klusterra eta Kultur Kabia-Topagunea elkarlanean aritu gara nerabeak, sare sozialak eta euskara gaien inguruan. Kultur Kabiak nerabeei zuzendutako hainbat aisialdi programa kudeatzen ditu. Programa hauetako bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak baditu ere, denetan erabiltzen dira interneteko sare sozialak nerabeen arteko harremanak eta nerabeek programaren arduradunekin dituztenak ahalbidetzeko. Interneteko sare sozialena fenomeno berria izanik eta adin-tarte jakin batzuetan duten arrakasta kontuan harturik, interesgarri ikusten da tresna hauei ematen zaien erabilera hobeto ezagutzea. Izan ere, aurrera begira euskara sustatzeko baliabide eraginkorra izan litezke, egoki erabiliz gero. Hau guztia kontuan izanik, hurbilpen gisa balio dezakeen esperientzia bat burutu da ondorengo bi helburuekin:
Egitasmoaren ezaugarriak, emandako urratsak eta lortutako emaitzak bilduta daude helbide honetan: http://www.soziolinguistika. Beste erreferentzia batzuk: Deia (Juanra Madariagaren iritzi-artikulua) Etb1 (Arratsaldero programan, 2:18tik aurrera) ERALAN LAN-TOPAKETAK BURUTU DIRA HUHEZINSoziolinguistika Klusterraren EraLan proiektuaren testuinguruan, lan-topaketak burutu ziren Eskoriatzako HUHEZIn abenduaren 1 eta 2an. Lehen egunean EraLan proiektuak 2012-2013an jorratu nahi dituen ikerketa-ildoen inguruko ekarpenak egin zituzten hainbat hizlarik:
Bigarren eguna, proiektuak emandakoaren gainean hausnartu eta aurrera begirako ildoak zehazteko baliatu zuten EraLanen biltzen diren eragileek. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika. KUTXA ETA HABEK HIZARMEN BANA SINATU DUTE SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAREKIN.Kutxa Fundazioko ordezkari Carlos Ruizek eta Soziolinguistika Klusterreko lehendakari Jaime Altunak 2011rako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren bidez, Kutxak Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, EraLan proiektua eta hizkuntza ekologiari buruzko 2011ko EHUko udako ikastaroa diruz babesteko konpromisoa hartu du. HABErekin, berriz, abenduaren 16an sinatu zuen lankidetza hitzarmena Klusterrak. Hitzarmen horri esker HABE Liburutegia Soziolinguistika Klusterraren bibliografia eta dokumentazio hornitzaile izango da euskara, soziolinguistika eta eleaniztasunaren esparru zientifikoetan. Klusterrak, HABE Liburutegiko funtsaren berri emango du bere sarean. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Lourdes Auzmendi eta Soziolinguistika Klusterreko kudeatzaile Ibon Usarraldek sinatu zuten hitzarmena. Informazio gehiago, Lourdes Auzmendiren blogean. http://www.soziolinguistika. http://www.soziolinguistika. KLUSTERRA JAGON ETA ESKOLA HIZTUN BILA JARDUNALDIETANPasa den azaroaren 11n Euskaltzaindiaren XVI. Jagon jardunaldiak burutu ziren Gasteizko Artium museoan. Hainbat aurkezpen eta mahai-ingururen bidez, Arabatik Arabara euskaraz izenburupean
euskarak lurralde honetan izandako bilakaera, gaurko egoera eta
aurrera begirako egitasmoen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko
parada izan zuten
bertaratutakoek.Euskaltzaindia Soziolinguistika Klusterreko Olatz Altuna Arabako kaleetan ematen den euskararen erabileraz mintzatu zen. Horretarako oinarri gisa Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitzak erabili zituen. Alde batetik, orain arteko neurketetan ikusi izan den bilakaeraren errepasoa egin zuen; baina horrez gain, primizia gisa 2011n egindako neurketa berriaren zenbait datu aurreratu zituen. Beste alde batetik, aurtengo Eskola Hiztun Bila jardunaldiak azaroaren 14 eta 15ean izan ziren Gasteizko Europa Jauregian. Hainbat aztergairen inguruko saio eta aurkezpenak izan ziren bi egunetan zehar. Hauen artean, Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiolak, ARRUE ikerketaren 7 urteko ibilbidean ateratako zenbait ondorio aurkeztu zituen, eskola-giroko hizkuntza-erabileraren inguruko hausnarketan baliagarri izateko helburuarekin. Saioan erabilitako aurkezpena eskuragarri dago hemen. 15 urte betetzen dira aurten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren barruko Euskara Zerbitzuak Ulibarri programa martxan jarri zuela. Programa horren bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi da hezkuntza komunitatean eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak.Ikasturte bakoitzaren hasieran bi eguneko Jardunaldia burutu ohi dute, Eskola Hiztun Bila izenburupean. SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA HAMAIKA TELEBISTANHamaika Telebistako Hamaika.Bit programak teknologia berrien inguruko gaiak lantzen ditu. Azaroaren amaierako saioan, Soziolinguistika Klusterraren inguruko erreportaia egin zuten. Alde batetik www.soziolinguistika.org webgunea berritu izanak ekarritako aldaketei buruz jardun zuten. Klusterrak bere lanaren berri emateko webgunea eta interneteko sare sozialak nola erabiltzen dituen azaltzen da erreportaian. Eta beste alde batetik, 2011 urtean zehar Bilbon Nerabeak, Interneteko Sare Sozialak eta Euskararen inguruan egindako proiektuaren xehetasunen gaineko interesa ere azaldu zuten. Azpiko loturako bideoan, 13. minututik aurrera ikus daiteke erreportaia. |
EKIMENAK |
"HAUR HEZKUNTZAREN GARRANTZIA EUSKARAREN JABEKUNTZAN ETA GARAPENEAN" JARDUNALDIA EGIN ZEN DONOSTIAKO MIRAMARREN, KONTSEILUAK ANTOLATUTAAbenduaren 16an, Donostiako Miramar Jauregian burutu zen, Kontseiluak hezkuntza eta hizkuntza-normalkuntzari begira antolatzen duen seigarren jardunaldia. Bi gai horiek lotzen dituzten hainbat saiok osatu zuten egitaraua. Informazio gehiago: EUSKARAZKO HEDABIDE EZ PUBLIKOAK BERRIRO BATU DIRA, AURREKONTU PUBLIKOETAN SEKTOREAK BEHAR ETA MEREZI DUEN ISLA IZAN DEZALA ESKATZEKO.Hurrengo urteko aurrekontuetan iragarritako murrizketen aurrean larriturik, bederatzi hilabeteren ostean berriro batu dira 80 hedabide baino gehiago aldarrikapenean. Egoeraren irakurketa eta aurrera begirako eskaerak biltzen dituen gutuna argitaratu zuten. Informazio gehiago: HITANOA ONLINE IKASTEKO AUKERA IZANGO DA URTARRILETIK AURRERAMaramara* taldeak hitano ikastaroa antolatu du, online, 2012 urte hasierarako. Urtarrilaren 9an ekingo zaio eta 14 asteko iraupena izango du 40 orduko ikastaroak. Online ikastaroa Hitanoa. Mintza hadi lagun! ikasliburuan oinarrituta dago, eta liburuko ariketak eta berariaz sortutako beste batzuk txertatu dituzte. Izan ere, izena ematen dutenek aipatutako liburua jasoko dute opari. Ordenagailuz egiteko ariketez gain, tutorearekin mintza-saioak ere egingo dira Skype bidez. Gainera, ikastaro hau jada egina duenarentzat, Skype bidezko mintzapraktika saioak ere eskainiko dira; ordubeteko 10 saio, hain zuzen ere. Abenduaren 31 arte eman daiteke izena, Hitanoa izeneko webgunean. Webgune horretan, ikastaroei buruzko informazio gehiago ere eskura daiteke. Gainera, ariketen adibide batzuk ere entzun daitezke. Informazio gehiago: |
ALBISTEAK |
ANTON ABBADIA SARIA BAGERA ELKARTEAREN MINTZALAGUNA EKIMENARENTZATGipuzkoako Foru Aldundiak, euskararen erabilera ardatz hartuta, hizkuntza-nomalizazioa sustatzeko ekimen eredugarritzat duelako eman dio saria Mintzalaguna egitasmoari. Sari-banaketa abenduaren 16an burutu zen eta, besteak beste, Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Zigor Etxeburua euskara zuzendari nagusiak parte hartu zuten. Anton Abbadia sariak, 1996an sortutakoak, euskararen normalizazioaren alde nabarmendutako pertsona eta elkarteen jarduna saritu nahi du. Mintzalaguna 1993an sortu zen, euskara ikasleei euskaraz egiteko aukera egiteko asmoz: euskara ikasten ari ziren herritarrak eta euskaldunak astean behin elkartzen ziren kalean, toki publikoaren batean, euskaraz hitz egiteko. Geroztik, bide beretik jarraitu du Bagera elkarteak, eta horri esker, ehunka herritarrek euskaraz egiteko ohitura hartu dute. Donostian ez ezik, Euskal Herri osoan. Informazio gehiago : BIKAIN ZIURTAGIRIAK BANATU ZITUEN EUSKO JAURLARITZAKAzaroaren 30ean egin zen 2011ko Bikain Ziurtagiriak emateko ekitaldi publikoa, Bilboko Guggenheim Museoan Informazio gehiago: EUSKARAREN KONTSEILUA EUROPAKO KONTSEILUKO AHOLKU BATZORDEAREKIN BILDU DA.Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoaren Batzordearekin bildu da Kontseiluko idazkari nagusia Madrilen. Paul Bilbaok gogor salatu du Espainiako Estatuaren jarrera Adituekin egindako bileran: "Lotsagarria da orain arte egindakoa, eta bazen garaia gure ahotsa ere presente izan zezaten Adituek". Bilbaok adierazi duenez, Adituak berak jarri dira euskaldun, katalan eta galegoekin harremanetan haien iritzia jasotzeko, Estatuak ez duelako orain arte borondaterik izan hizkuntza gutxituen iritzia izan zezaten. Horrekin batera, Kontseiluko idazkari nagusiak Euskaldunon Egunkariaren aurkako auzia ere jarri du mahai gainean; izan ere, lehen ebaluazioan Adituek kezka agertu zuten Egunkariaren itxieraren inguruan eta Estatuak entzungor egin zien kezkei: "Horretan ere ikusi ahal izan dugu Estatuak ez duela aurpegia eman nahi izan, eta ez da gai izan Egunkariaren aferarekin zer gertatu zen azaltzeko". Hala ere, Bilbaok gogorarazi nahi izan du auzi bat oraindik epaitegietan dagoela. Kontseiluko, CIEMEN erakundeko eta A MESAko ordezkariek positiboki baloratu dute bilera eta eskerrak eman dizkiete Adituei haien ahotsa helarazteko aukera eskaintzeagatik: "Suposatu nahi dugu Adituek prestatu behar duten txostenean gure kezkak eta eskaerak jasoko dituztela, eta ondorioz, Estatuak beste modu batez erantzun beharko duela hurrengo ebaluazioan", ondorioztatu du Paul Bilbaok. Informazio gehiago: |
IRITZIAK |
|
Iruzkinak
Utzi iruzkina: