Soziolinguistikaz berripaperaren 36. alea
|
SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA |
EUSKARAREN ERABILERARI BURUZKO IKERKETEN EMAITZAK AURKEZTU ETA AZTERTUKO DIRA EHUREN UDA IKASTAROETANSoziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz, EUSKARAREN ERABILERAREN BILAKAERA, EGOERA ETA NORABIDEA DATUEN ARGITAN ikastaroa antolatu du EHUko XXXI. Uda Ikastaroetan. Euskarak bere lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratzen diren bi ikerketa kuantitatibo nagusiak 2011ko datuekin osatu berri dira. Une egokia da emaitzen aurrean jarri eta ondorioak ateratzeko. Ariketa hau ikuspegi ezberdinak dituen jende ugariren artean egiten bada, are emankorragoa izan liteke. Honengatik guztiagatik, ondorego helburuekin antolatu da ikastaroa:
Bi ikerketen arduradunak, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa ongi ezagutzen duten ikerlariak, Katalunian antzeko zereginetan dabilen gonbidatua eta euskararen aldeko mugimenduko kideak izango dira hizlari, bi egunetan. Egitarau zehatza kontsultagaia dago webgunean. Ikastaroetan matrikulatzeko epea maiatzaren 2an zabalduko da. Apirilaren 23a arte, beka eskaera egiteko aukera dago. Horretarako, eskaera-orria bete eta ondorengo helbideetako batera bidali behar da: Uda Ikastaroen Idazkaritza- 1042 Postakutxa 20080 DONOSTIA edo udaikastaroak@ehu.es Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika. EHUren uda ikastaroen webgunea EUSKALTZAINDIAK ETA SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK BOST URTERAKO LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU DUTEJoan den martxoaren 30ean, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatu zuen eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Ibon Usarralde Klusterreko kudeatzailea eta Andres Iñigo Euskaltzaindiko Jagon sailburua izan ziren. Hitzarmen horrek bost urteko iraupena izango du eta Soziolinguistika Klusterraren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sortzea du helburu, euskararen normalizazioari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko. Euskararen jakitea, erabilera zein haren aldeko sustapenaren ikerketa, dibulgazioa eta sentiberatzea izango dira, batez ere, bi erakundeon arteko hitzarmenaren xede nagusiak. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika. SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA HAUSNARKETA ESTRATEGIKOAN MURGILDUTA DAGO2012-2014 urteetan zehar jarraitu beharreko norabidea definitu eta Klusterrak izan beharko lukeenaz hausnartzeko aukera emango duen ekimena da. Otsailetik maiatzera arte iraungo du prozesuak. Hainbat lan-saio burutuko dira bitarte horretan. Klusterraren inguruan biltzen diren bazkide, langile, kolaboratzaile, bezero, aliatu eta erabiltzaileen iritziak eta proposamenak kontuan hartzeko bideak jarriko dira. Egiten dena etengabe zalantzan jarri eta proposamen eta ideia berrien sormenari tartea ematea, hobekuntzarako ezinbestekoak direla sinetsita, hausnarketa estrategikoak Klusterraren jarduna aberastuko duelakoan gaude. Hurrengo hilabeteetan izango da, hausnarketa hau eta bere emaitzen ondorioak ikusteko aukera. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika. V. EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIAK EMANDAKOA SAREAN IKUSGAI DAGOPasa den Otsailaren 24an egin zen Donostiako Eureka! museoan Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren bosgarren edizioa. Egun osoan zehar hitzaldiak, lan-saioak eta bestelakoak izan ziren, bertan bildutako teknikari, irakasle, ikerlari eta euskaltzaleek elkar topatu eta hausnarketan murgiltzeko. Aurtengoan, gaia honakoa izan zen: Kulturgintza euskararen garabidean. Webguneko jardunaldiaren atalean aurki daitezke egunak emandako ARGAZKIAK, BIDEOAK, KRONIKAK eta baita EGITARAUA edo HIZLARIEN INGURUKO INFORMAZIOA kontsultatu ere. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.
|
EKIMENAK |
#SAREKO HIZKUNTZAK JARDUNALDIA ANTOLATU DU EMUNEK APIRILAREN 17RAKOAzkeneko hilabeteetan, sarean hausnarketa bideratu du EMUNek enpresen sareko hizkuntzen inguruan. Hausnarketari segida emateko jardunaldia antolatu du apirilaren 17an, Euskadi+innovaren bidez Garaia Enpresa Digitalean. Besteak beste, Joseba Kamio, Maite Goñi et txerra Rodriguezek parte hartuko dute. Eta EITB, Mondragon Unibertsitatea eta Kutxako esperientziak ezagutzeko aukera izango da. Informazio gehiago: TOPAGUNEKO 19 HEDABIDEK TOKIKOM ENPRESA ERATU DUTE, ETORKIZUNA ELKARLANEAN DISEINATZEKO2009an hasitako bideari jarraiki, TOKIKOM enpresa tokiko hedabideek egoera berriei erantzun azkarra emateko tresna gisa sortu da, eta hiru izango dira bere eginkizun nagusiak:
Mugimendu honekin, tokiko hedabideek, barne kohesioa lantzeaz gain, Euskal Herri mailan zirriborratzen hasi den euskal hedabideen arteko elkarlana ere erraztu nahi dute, foro horretara ere ahots bateratua ekarriz. Informazio gehiago: UDALETAKO EUSKARA ZERBITZUEN IV. UDALTOP TOPAKETAK BURUTU ZIREN MARTXOAREN 22 ETA 23AN LASARTE-ORIANAurtengo topaketetako gaia honakoa izan da: Nolakoa da gure (udalaren) hizkuntza-politika? Begiratu, mesedez, euskara sailetik kanpo. Bi egunetan zehar, hainbat udaletako esperientzia zehatzak ezagutzeko aukera izan da, proiektu berritzaileak aurkeztu dira eta beste diziplina eta beste lurraldeetatik Euskal Herrriko udaletan hizkuntza-normalkuntzan dabiltzanentzat ekarpen interesgarriak plazaratu dira. Parte hartzaileen arteko harreman zuzena ahalbidetu duten tailerrak eta material-azoka ere antolatu dira Lasarte-Oriako kultur etxean. Topaketetan parte hartu duten hizlariek prestatutako ponentziak eta talde-lanak emandako materiala webgunean eskuragarri dago. Informazio gehiago: EUSKARAREN TRANSMISIOARI BURUZKO TOPAKETAK IZANGO DIRA MAIATZAREN 8AN EIBARREN...eta Kitto! Euskara Elkarteak Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatu ditu topaketa hauek, Portalean. Iaz egindakoaren bidetik, mintegia irakasleei, euskara teknikariei, euskara elkarteetako beharginei eta aisialdiko elkarteetan diharduenei zuzenduta dago eta izena emateko epea apirilaren 16an zabalduko da. Egun osoko iraupena izango duen jardunaldian parte-hartu nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu eta prezioaren barruan bazkaria sartuta dago. Besteak beste, Jone Miren Hernandez, Gemma Sangines erta Jaime Altunak parte hartuko dute. Informazio gehiago: 3L UDAKO ESKOLAK: ARRISKUAN DAUDEN HIZKUNTZAK: DOKUMENTAZIOTIK BIZIBERRITZERA2008tik aurrera, urtero Lyon, London eta Leiden-en txandaka antolatzen duten udako eskola hau Lyonen izango da 2012ko uztailaren 1etik 13ra. Arriskuan dauden hizkuntzen bizizberritze egitasmoen inguruan hausnarketa akademikorako gunea eskaintzea du helburutzat udako eskolak. Uda eskolak uztailaren 1etik 13ra iraungo duen arren, 6an eta 7an Nazioarteko Biltzarra burutuko da, 1992tik 2012ra arriskuan dauden hizkuntzei buruzko ikerketek izandako garapenaren inguruan.Era berean, uztailaren 11n ikerlari gazteen biltzarra ere izango da, hizkuntzen biziberritzearen inguruko argitze ideologikoa eta arlo anitzetatik hurbilpen kritikoa egitea helburu hartuta. Informazio gehiago: Fourth International 3L Summer School: Endangered Languages – From Documentation to Revitalisation
|
ALBISTEAK |
MIKEL IRIZAR IZENDATU DUTE TOPAGUNEKO LEHENDAKARITopagunea Euskara Elkarteen Federazioak Mikel Irizar izango du presidente hurrengo urteetan. Horrela erabaki zuten euskaldunon elkarteetako ordezkariek, pasa den martxoaren 31n Durangon egindako Batzar Nagusian. Euskaldunon elkarteen mugimendua eraldaketa prozesu sakon batean dagoela nabarmendu zuten Topaguneko ordezkariek eta, eginkizun horretan, presidente berriak hartuko du Zuzendaritza Batzorde berritua gidatzeko ardura. Erronka handiekin heldu dio Zuzendaritza Batzordeak lanari. Izan ere, Euskal Herriko 96 euskaldunon elkarte batzen dituen federazioak mugimendu izaeran sakontzea da hurrengo urteotako helburu nagusia eta horrekin batera, hizkuntza komunitate honen garapenerako mezu eta diskurtso berria gizarteratzea. Informazio gehiago : Albistea Topagunearen webgunean V. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOAREN EAEKO EMAITZAK AURKEZTU DITUZTEEusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-ek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioko zuzendari Iván Igartuak martxoaren 7an egindako agerraldian V. Inkesta Soziolinguistikoaren EAEko emaitza nagusiak jakitera eman zituzten. Nafarroako eta Iparraldeko datuak oraindik osatzeko daude, eta hilabete gutxi barru haien berri ematea espero da. Kultura sailburu Blanca Urgell-ek aipatu zuenez, “inkesta soziolinguistikoa ezinbesteko tresna da hizkuntza-gaitasuna eta erabilera nolakoak diren jakiteko. Horrekin batera, inkestak aukera ematen digu, bilakaerari erreparatuta, hizkuntzaren alorrean gertatzen ari diren aldaketak eta nabarmentzen diren joerak identifikatzeko. Biltzen den informazioari esker, egungo egoera eta azken urteotako bilakaera ezagutzeaz gain, euskararen aurrerabidean eman beharreko pausoak nolakoak izan daitezkeen aurreikus dezakegu”. V. Inkesta Soziolinguistiko honen Euskal Autonomia Erkidegoko landa-lana SIADECO enpresak burutu du. Datu-bilketa 2011ko ekaina eta uztaila bitartean egin zen, telefono bidez eta galdetegi egituratua eta itxia erabiliz, eta lagina zehazteko, 16 urte edo gehiagoko biztanleak hartu dira kontuan. Informazio gehiago: EAEko emaitzen txosten laburtua (EJ-HPS) AMAITUTZAT EMAN DUTE LINGUAMON-CASA DE LES LLENGÜES PROIEKTUAKataluniako Generalitateak eta Bartzelonako Udalak Bartzelonako Can Ricarten Hizkuntzen Etxea proiektuaren finantziazioa bertan behera uztea erabaki zuten 2011ko abenduan. Erabaki horren ostean, apirilarekin batera heldu da Linguamon proiektuaren behin betiko amaiera. Sei urte eta erdiko iraupena izan du munduko hizkuntz eta kultur aniztasunaren alde, hizkuntzen bidezko ordena baten alde lan egin duen egitasmoak. Katalunian eta munduan gai hauen inguruko eragileen artean atsekabez hartu da proiektu interesgarri eta pizgarri honen amaiera. Informazio gehiago: Toni Strubell-en iritzia bere blogean Peter Austinen hausnarketa albiste hau eta beste seinale batzuen inguruan
|
IRITZIAK |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: