Arrueri aurre

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-05-02 13:20

Eskolaren bizkar utzi genuen zama, baina konturatu gara gehiegizko pisua dela. Bestelako estrategia batzuk landu behar dira.

 

Mikeldi Zeberiok esaten zuen honakoa: Zuzentasuna erraietaraino sartuta daukagu. Zuzentasunaren mesedetan bizitasunaren sakrifizioari kaleko egoera diglosikoa gehituta, espresiobide propioak eta berritzaileak sortzeko baliabide nahikorik gabe daude euskal gazteak.

 

Horri aurre egiteko Kike Amonarrizek euskañola aldarrikatzen du. Edo, hobe esanda, sormena, egokitasuna eta abar. Zuzentasunari mus, tira.


TELPeroek ere gurasoei egin diete jaramon. Seme-alabekin aritzeko zenbait estrategia oso interesgarri plazaratu dituzte.

Bi adibide xume baino ez, Arrueri aurre egiteko. Beste ehunka beharko ditugu, baina.


Utzi iruzkina: