Soziolinguistika berripapera: 33. zenbakia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-11-01 22:51

33. zenbakia / 2011ko urria

Word dokumentua/Pdf formatua

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

GOIZPER ETA ELKARGI-REN NORMALIZAZIO KASU AURRERATUAK AZALTZEN DITUZTEN ARGITALPENAK KALERATU DIRA.

Soziolinguistika Klusterrak Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen azken 2 aleak argitaratu ditu formatu digitalean:

Bi enpresa horiek urte askoz eraman dute aurrera euskara plana, abiapuntu eta helburu desberdinekin. Hasiera baten hizkuntza aholkularitzen laguntzarekin abiatu baziren ere, gerora beren kabuz kudeatu dute euskara plana, ezaugarri hori dute bereizgarri. Emaitza onak izan dituzte eta, horrenbestez, bi kasu arrakastatsu horien gakoak ezagutu nahi badituzu, jo ezazu Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen biltegira eta hor aurkituko dituzu eskuragarri .pdf formatuan.

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen proiektuak Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultatearen, Innobasqueren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetza du oinarri eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kutxaren babesa jaso du. Goizper eta Elkargi Kasuak Oihana Lujanbiok idatzi ditu, Joxpi Irastortzaren zuzendaritzapean. Soziolinguistika Klusterrak esker ona adierazi nahi die lankide eta babesle horiei guztiei, baita Goizper eta Elkargi erakundeei eta Elhuyar Aholkularitza eta Emun Kooperatibari ere.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/kasuak

IV HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN DEIALDIA ZABALIK

Soziolinguistika Klusterrak IV HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarietarako dialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Euskal soziolinguistika teorikotik, metodologikoaren ingurukoak eta saiakera-arloko lanak sarituko dira. Beste ezagutza-esparruetatik ere abia daitezke lanak: zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatuz, euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke.

SARIAK: Lehen saria: 1.300€; Bigarren saria: 900€; Hirugarren saria: 600€

EPEA: 2011ko urriaren 31 arte.

NORA: hausnartu@soziolinguistika.org

OINARRIAK ETA informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/hausnartu


EKIMENAK

ELEBIDE-REN 2010EKO JARDUNAREN BERRI EMAN ETA SENTIBERATZE KANPAINA BERRIA AURKEZTU DUTE.

[erabili.com]

Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburordeak 2010ean herritarrek Elebide zerbitzuaren bidez jarritako kexen, kontsulten, eskaeren eta iradokizunen datuak eskaini ditu. Euskararen normalizazioa pausoz pauso doa, gelditu gabe, aipatu du sailburuordeak, "eta ez du atzera egiterik. Euskadin berezko hizkuntzaren alde lortutako adostasun politiko eta soziala sasoian dago, eta arrakasta horretan erakundeek ardura izan dute".

Patxi Martinez de Marigorta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak onartu duenez, berriz, "Elebide, pixkanaka, bidea urratzen doa hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzua emateko bide horretan; izan ere, Eusko Jaurlaritzak Elebideren eskutik lortu nahi duen helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan dauden bi hizkuntza ofizialek elkarren arteko oreka lortzea da".

Martínez de Marigortak Elebiden zure hizkuntza eskubideak babesten ditugu leloa duen kanpaina aurkeztu du, "horixe baita, azken batean, gure helburua: herritar bakoitzaren hizkuntza eskubideak bermatuta izatea" aipatu du.

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1318921144

http://www.euskara.euskadi.net/r59-eleb/eu/

HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIAK "18 URTE HIZKUNTZA-ESKUBIDERIK GABE OSAKIDETZAN" DOKUMENTALA EKOIZTU DU.

[Kontseilua]

Dokumental honekin, Behatokiaren helburua da euskaldunok osasun zerbitzuetan bizi duten hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa agerian uztea. Egunero eta osasun asistentziaren alor guztietan gertatzen dena. Sistemaren beraren hutsuneak utzi nahi ditu Behatokiak agerian eta aldi berean dokumentu honen bidez Behatokiak erakunde publikoei ekarpena egin nahi die, herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzeari dagokiola, haien efikazia eta zerbitzu kalitatea hobetu ahal izan dezaten.Bide batez, Osakidetzari erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatuak izan daitezen beharrezko neurriak jada har ditzan exijitu dio Behatokiak.

Informazio gehiago:

http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=401&lang=eu

http://vimeo.com/30534014

AITZOL ETA EUSKAL PIZKUNDEA OMENTZEKO JARDUNALDIA EGIN DUTE EHU ETA EUSKALTZAINDIAK

[Euskaltzaindia]

Urriaren 14an, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturik, Jose Ariztimuño "Aitzol" idazle eta kultur eragilea eta Euskal Pizkundea omentzeko, "Euskara biziberritzeko bi ekinaldi XX. mendean. Aitzol eta bere lagunak: Euskal Pizkundea (1927-1936) eta mende bukaerakoa (1980-2011)" jardunaldia egin zen Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan.

Goizeko saioan Colin Williamsek, Antxon Narbaizak, Miren Azkaratek eta Lourdes Otaegik hitzaldi bana eman zuten. Arratsaldean, 16:00etan, mahai-inguru bat izango zen. Colin Williams (Cardiffeko Unibertsitatea), Patxi Baztarrika (Andoaingo Udaleko euskara teknikaria) eta Jone Miren Hernandez (UPV/EHU) izango ziren hizlari eta gaia "Hizkuntza gutxituak: ezagutza / erabilera. Hizkuntzaren aurreko jarrerak".

Informazio gehiago:

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=392&catid=121&id=3664&lang=eu&view=article

Egitaraua

ALBISTEAK

DBH-N, BATXILERGOAN EDO LANBIDE HEZKUNTZAN IKASGAIEN ERDIA EUSKARAZ IKASTEN DUTENEK EZ DUTE ADMINISTRAZIOAN EUSKARA MAILA FROGATZEKO TITULURIK BEHARKO

[Berria]

Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak eta Blanca Urgell Kulturakoak euskara salbuesteko dekretuaren zirriborroa aukeztuko zuten. Unibersitatean euskara kreditu zehatz bat gainditzen dutenek, EGAren pareko maila izango dute. Neurria, gainera, atzera begirakoa izango da eta 2008ko apirilaren 16tik izango du eragina. D eta B ereduetako ikasleei eragingo die, eta dekretuak jasoko duen moduan ikasgaien erdia euskaraz ikasten dutenek B2 maila izango dute, PL1 Hezkuntzan edo 2. maila administrazioan.

Informazio gehiago :

Berria

Zuzeu

EUSKO JAURLARITZAK 31.441.000 EURO BIDERATUKO DITU EUSKARAREN IRAKASKUNTZA FINANTZATZEKO

[erabili.com]

Alde batetik, ebazpenetako baten xedea da euskaltegi pribatuek eta autoikaskuntzako zentro homologatuek 2011/2012 ikasturtean (2011ko urritik 2012ko irailera) euskara-ikastaroak emateagatik jasoko dituzten diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea. Onartutako beste ebazpenak udal-euskaltegiei edo udalen mendeko erakundeei atxikita dauden euskaltegiei, hots, udal-titulartasuneko euskaltegi publikoei, diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu, 2011/2012 ikasturterako, euskaltegi horietan 2011ko urritik abendura eta 2012ko urtarriletik irailera emandako euskara-ikastaroak direla-eta.

Irakurtzen jarraitzeko:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1318241838

UEMA-K ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA AUKERATU DU.

[UEMA]

Urriaren 1ean Zestoan egindako batzarrera 61 udaletako 112 ordezkari zeuden deituta, eta UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu zen. Maren Belastegi izango da lehendakari berria. Horrenbestez, Jon Bollarrek presidente kargua utzi du, azken legealdian presidente eta azken bi legealdietan zuzendaritzako kide izan ondoren.

Informazio gehiago:

http://www.uema.org/default.cfm?atala=albistea_ikusi&id=53

Elkarrizketa Berrian

EAE-KO JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LANGILEEN EUSKARAZKO TREBAKUNTZAN DIHARDUEN LANTALDEAN MURRIZKETAK EGON DIRA

2007an, Justizia administrazioa euskalduntzeko prozesuan laguntzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hamalau euskara trebatzaile azpikontratatu zituen. Lau urteko kontratua zuten eta joan den irailean berritzea tokatzen zen. Ekainean deialdia argitaratu, eta 2007an bezala, Emunek eskuratu zuen. Irailean, kontratua sinatzeko orduan, Justizia Sailak adierazi dio Emuni dirurik ez duela eta 14 trebatzaileek ez dutela segiko Justizia administrazioan lanean. Lau urtez hamalau trebatzaileak Justizia Saileko hamabi teknikarirekin aritu dira lanean euskara bultzatzeko mota askotako lanetan. Erabakia sindikatu guztiek (ELA, LAB, CCOO, UGT eta CSIF) kritikatu dute. Justizia Sailak oharra kaleratu du, albistea ematerakoan esandakoak zehaztuz.

Informazio gehiago:

Argia

Berria

XUNTAK UDAL ETA MANKOMUNITATEEI DIRU-LAGUNTZAK UKATU OSTEAN EUREN LANAREN BEHARRA ETA BALIOA ALDARRIKATU DUTE GALIZIAKO HIZKUNTZA-NORMALKUNTZA TEKNIKARIEK

[CTNL]

20 urteren ostean, Galiziako Xuntak bertan behera utzi ditu tokiko erakundeei galegoaren normalkuntzarako ematen zizikien diru-laguntzak. Hizkuntza-Normalkuntza teknikarien langile-elkarteak (CNTL) erabakia arduragabea eta oso larria dela adierazi du.

Irakurtzen jarraitzeko:

Adierazpena

IRITZIAK


Utzi iruzkina: