2012ko hausnartu saria irabazi zuen Iñigo Fernandezek lan honekin. Labur-labur jasoko ditut ikerketaren emaitzak. Eta hurrengo artikulu batean eragindako inpresioak plausta botako ditut.   Hizkuntzak pertsuasio prozesuetan izan dezakeen eragin zuzena aztertzeko ikerketa ahalegin gutxi edo oso gutxi egin direla esaten du Iñigo Fernandezek. Eta berak horren inguruko azterketa egin gura izan du.   Luzatu barik, ondorioetara joko dut zuzenean. Edo hobeto esanda deigarriak egin zaizkidan ondorioetara.   - Euskarak abantaila pertsuasiboak eskaintzen ditu epe labur...


Irakurgaiak: Bat 78

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-05-09 17:22

Bat 78: III. hausnartu sarien gaineko izan da aldizkaria.Gazteak, musika eta euskara: Luis Azpiazu. Lehengoan komentatu nuen zerbait blogean. Lana interesgarria da, batez ere aurreiritziei erreparatzeko. Dena den, neuk artikuluaren tesi nagusiarekin ez dut bat egiten: musika edozein hizkuntzatan entzun dezakezu eta euskaraz egin. Baina tira, ez gara hasiko kritika merkeekin.Sugea dantzan: Galder Unzalu. Antropologiatik egindako ekarpena da Galderrena. Hurreratzeko modu bitxia izan da behintzat soziologiara emanago gaudenontzat. Burua zabaltzeko lan ona.Euskal soziolinguistika aplikatua: bil...


Aurreiritzi-saltsa

4
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-04-14 17:59

Irakurri berri dut Hausnartu saria irabazi duen lana: Gazteak, musika eta euskara, Luis Azpiazurena. Lanean Arrasateko gazteek musikarekin eta euskarazko musikarekin duten harremana aztertzen da.Eta … benetan harrituta utzi naute. Gazteek esaten dutena ikaragarria da. Aurreiritziak bata bestearen atzetik. Euskarak ez duela balio drogei buruz kantatzeko, euskarak ez duela balio iraintzeko, ez duela balio punk musika egiteko, gaztelania gogorragoa dela, zuzenagoa dela, bortitzagoa, eta abar. Eta euskal musika zer eta Benito Lertxundi, Laboa, trikitixa eta Ken 7. Hori non eta Arrasaten!!...


Soziolinguistika Klusterrak hirugarrenez Hausnartu sariak jarri ditu martxan. Soziolinguistika Sari hauen helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da.Informazio gehiago hemen.


Irakurgaiak: Bat 74

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-06-10 19:19

Hausnartu sarien gaineko aldizkaria izan da azken hau. Lehen saria blogean komentatu genuen aurrekoan, beraz ez dut aipatuko. Bigarren saria Jose M. Zendoiarena izan da. Ekonomia eta hizkuntzalaritza batzeko ahalegina egin du, nahiz eta niri urrun samar geratu.Hirugarrena Urtzi Barrenetxearen lana izan da: Hizkuntza-plangintzekiko erresistentziak organizazioetan. Lan mardula da Urtzirena, baina nire ustez Bat bezalako aldizkari baterako lar luzea. Hala ere, interesgarria da eta ikuspuntu berriak eman ditzake egunero-egunero organizazioetan hizkuntza plangintzak aplikatu gura...


Hausnartu saria irabazi du Dabid Anautek, Argiak eta itzalak euskararen lurraldean izeneko lanarekin. Lana Leitzari buruzkoa da, baina herri mailatik abiatuta, euskal Gaeltacht edo euskararen lurraldetzat har genitzakeen herrietara estrapolatu daiteke. Euskararen bizitasuna Leitzan du oinarri azterketak, eta hortxe ageri diren argiak eta ilunak, eguzkiak eta lainoak. Baina onena da bere lana osorik irakurtzea eta zeuek epaitzea. (baten batek konpartitu nahiko balu, bloga zabalik, jakina).


Soziolinguistika Klusterrak 2009KO HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA abian jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Soziolinguistika Sarion helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da, eta xede horrekin, deialdi honetan garapen teoriko zein metodologikoa lantzen dituzten lan hoberenak sarituko dira. Kontuan hartuko dira, nolanahi ere, euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako ...


Hausnartu, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK banatu dira abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz, Martin Ugalde Kultur Parkean buruturiko ekitaldian. Bertan ziren Pello Jauregi irakaslea eta Estibaliz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria epai-mahai kideak, eta Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Aizpea Otaegi. Lehiaketa Soziolinguistika Klusterrak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman...


Orain bai

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2008-09-19 12:41

Bazen garaia! Ekainean idatzi nuen blog honetako azken posta. Azterketak amaitzear nengoela proiektu honi heltzeko beharrezko indarrak nituela pentsatu nuen baina azterketekin bukatzean gauza aldatu zen. Etxe aldaketa, bidaiak, jaiak eta Gasteizko errutina maite horretara bueltatzean gauzak ikuspegia aldatu nuen.   Uda, kaleak berreskuratzeko une aproposena; neguan kalea maite arren. Eta eguzki izpiekin beste proiektu batzuei heldu nien. Iritsi da ordea, Hijosdelangelgorriari ekiteko unea beraz, orain bai, banator bueltan. Atzerrian gertatuko bizipenei zenbait post ematea pentsatu dut...


Hausnartu sariak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-05-05 15:48

Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate Hausnartu sarien berri blogean zabaltzeko. Eta hortara goaz.Euren webgunean daude oinarriak eta azalpena (oraindik ez dabil, gaur arratsaldean jarriko dute martxan). Azalpena hona ekarri dugu. Eta hemendik gonbidapena parte hartzera, sari politak daude-eta.Hausnartu deitutako sariak Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an. Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen te...


Azken iruzkinak