Soziolinguistika irakatsi

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-03-22 09:20

garaigoikoa 1458637297421

Hausnartu saria irabazi du Xabi Aizpuruak. Bere ikerketa lanean udalerri euskaldunetako ikasleekin euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu aztertu du. Hasierazko hipotesi bi azpimarratu ditut nik: “sumatzen zen soziolinguistikako atalak ez duela pisu esanguratsurik DBHko Euskara eta Euskal Literatura ikasgaiaren barnean” eta “DBHko ikasleek gabeziak dituzte euren testuingurua soziolinguistikako ezagutzen bidez interpretatzeko”.

Hasierako hipotesi horiek berretsi egin ditu ikerketa egin ostean. Eta aspaldiko kezka berritu batekin egin du topo neure buruan: hizkuntza komunitate moduan ohiko ikasketak amaitutakoan zer jakin beharko lukete ikasleek soziolinguistikari buruzko gaien inguruan? Galdera oso potoloa dela ezin uka, baina inoiz horri ere erantzun zirriborratuak ematen hasi beharko genuke … berandu baino lehen.


Utzi iruzkina: