Munduan hizkuntzak mila (Ostadar)
Elkarrek eta Ikastolen Elkarteak argitaratutako irakaskuntza metodoa da Ostadar. DBH 3. mailan bada “Munduan hizkuntzak mila” izeneko testu-liburua. Testu-liburuaren funtsa da ikasleei hizkuntza aniztasuna hurreratzea eta, bide batez, gure testuinguru soziolinguistikoa ulertzeko tresnak ematea.
Ez naiz testu-liburuen zale, ez naiz unitate didaktikoen zale, nahiz eta jakin badakit beharrezkoak direla gaur eta hemen (hezkuntza sistema errotik aldatzen ez den bitartean). Gauza dinamikoagoen zale naiz, baina, tira, dagoena dago.
Hizkuntza aniztasuna lantzea du helburu nagusi eta hala egiten da. Hala ere, nire ustez, adibide estereotipatuak erabiltzen ditu. Zaila al da benetako adibideak erabiltzea? (ziur naiz ikastoletan horien makina bat adibide direla).
Hizkuntza aniztasuna lantzearen aitzakiaz, kontzeptu soziolinguistiko nagusi batzuk aletzen ditu (diglosia, hizkuntzen kontaktua, eta abar). Baina, adibidez, ez du berbarik ere egiten hizkuntza ekologiari buruz.
Blog zantartxo hau irakurriko duten irakasleei ohartxoa: oinarrizko kontzeptu soziolinguistikoak lantzeko erabili Garabideren materiala (gurago baduzue, ikus-entzunezko hauek) eta hizkuntza ekologia lantzeko, berriz, Ekogunearen beste hau. Eta ikasleen motibazioa lantzeko beste blog hau.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: