Hausnartu sarien II. deialdia
|
Soziolinguistika Klusterrak 2009KO HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA abian jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
|
|
Soziolinguistika Sarion helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da, eta xede horrekin, deialdi honetan garapen teoriko zein metodologikoa lantzen dituzten lan hoberenak sarituko dira. Kontuan hartuko dira, nolanahi ere, euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.
|
|
Asmoa hauxe da: dagoeneko euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena izan duten ikerlarien lana bultzatzea eta oraindik harremanik izan ez duten ikerlariak euskal soziolinguistikaren eremura biltzea. Modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko dira.
|
|
Jatorrizko lanen oinarri teorikoa edo ikuspuntua ez du zertan soziolinguistikaren arloari lotua izan behar; aldiz, zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia,A antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatutako planteamendu teorikoak euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke, kasu askotan. Bestela esanda, soziolinguistikatik bertatik egindako garapen berriak ez ezik, beste adar zientifiko horien ekarpenak ere bultzatzea da sari hauen xedea. Deialdian parte hartzeko gonbidapena egiten diegu, beraz, giza eta gizarte jakintza alorretako ikertzaile guztiei. |
OINARRIAK
Iruzkinak
Utzi iruzkina: