Ekaina: hiru kandela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-06-01 20:13

Orain dela hiru urte

Hilabetea mintza egunarekin hasi nintzen (aurtengoa domeka honetan Arrasaten). Eta orain hiru urte esandakoek indarra dute oraindik orain. Gero formazioa aipatu nuen: Hiznet eta beste zenbait ikastaro aipatu nituen. Eta linguanet amaitu berriaren balorazioa egin ere. Eta UEUk antolatutako jardunaldi baten berri eman. Eta Labayruk Derion antolatutako ikastaro baten berri eman.

Irakurle fidel bati ere antropologia eta soziolinguistikaren arteko erreferentzia bibliografiko zenbait eman nizkion. Eta Mikel Zalbideri gorazarre egin nion hilabetea amaitu orduko.

  1. Mintza eguna
  2. Hiznet graduondokoan izena emateko epea hasi da
  3. Zenbait ikastaro ...
  4. Linguanet: balorazioa
  5. Euskararen balio merkatua jardunaldia
  6. Irakurle fidel bati
  7. Hizkuntza marketina
  8. Mikel Zalbide, maisu
  9. Euskera teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa

Orain dela bi urte

Hilabetea orain dela bi urte Pako Aristiren dekalogoarekin hasi nuen (kontradekalogoa ere eduki zuen). Joxe Manuel Odriozola izan zen hurrengoan aipatu nuena. Herrira itzulia egin nuen gero, Deriora. Eta gazteen erabilerari buruz Topaguneak, Urtxintxak eta Klusterrak IƱaki Eizmendiri enkargatutako txostena ekarri nuen blogera.

Kibutz euskaldunak izan zen hurrengoa. No comment. Euskara21eko blogetik atera nuen gero iritzi bat, Barandiaran izeneko batek idatzia. Blog berriak lantzean behin deskubritzen ditut, nahiz eta gero gehienek denbora gutxi iraun. Oraingoan Allartean bloga. Bat aldizkariak klasiko dira blog honetan eta ezin falta.

Eta aipuekin jarraitu nuen, material propioaren faltan. Inkesta soziolinguistikoari buruzko iritziak (unibertsitateko irakasleenak) eta Mikel Irizarrenak tribua dela eta ez dela. Eta amaitzeko, Klusterrak egindako formazio premien azterketa.

  1. Euskara "salbatzeko" dekalogoa
  2. Joxe Manuel Odriozola
  3. Derioztarrak bost kontinenteetan
  4. Gazte gara gazte .......
  5. Kibutz euskalduna
  6. Euskararen noranahikotasuna zalantzan
  7. Allartean blog berria
  8. Irakurgaiak: Bat 66
  9. Lokartzeko motiborik ez
  10. Tribua eta tribukideak
  11. Soziolinguistika arloko teknikariak: prestatuta al gaude? Zein formazio premia daude?


Orain urtebete

Iaz, berriz, hilabetea hasi nuen Hausnartu sarien berri emanez. Klusterreko produktuekin jarraitu nuen: Bat 69 aldizkaria (bete bako beste agindu batekin, jakina) eta gero ikerketa baten gaineko bi artikulurekin. Ikerketa txukuna da, erabilgarria, baina ez dakit behar beste zuku atera zaionik. Eta hilabetea amaitu aurretik, Soziolinguistikaz aldizkariko beste ale bat.

Hizkuntzaren ekologia behin eta berriz agertu eta desagertzen da blog honetan, Errobi ibaia moduan. Eta iaz ere agertu behar. Ondoren, inkestei buruzko artikulua atera nuen. Ez dakit ondo ulertu zen artikuluaren helburua. Seinale idazle ez oso ona naizela. Baina helburua kritikatzea zen, azken aldion, inkesta eta ikerketa asko egiten dela, baina gero horien aplikazio praktikoa ez. Hau da, diagnostiko asko eta horiek aldatzeko ganorazko plangintza gutxi. Ez dut uste lortu nuenik. Eta hilabetea amaitu nuen lapurreta eginez. Paula Kaseresek egindako artikulua kopiatu eta itsatsi nuen blogean.

  1. Hausnartu sarien II. deialdia
  2. Irakurgaiak: Bat 69
  3. Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?
  4. Hasarratzen garenien ..... erderaz
  5. Ekolinguistika, edo hizkuntzaren ekologia, 
  6. Inkestak eta inkestak
  7. Soziolinguistikaz berripapera: 25. zenbakia
  8. Hizkuntzaren oroimen historikoa


Utzi iruzkina: