Kulturistak
Kulturgintza oso gutxi aipatu dut nik blog honetan ia 4 urte hauetan. Oso gutxi. Gaur horri lotu nahiko diot.
Oporretara ospa egin aurretik, Ahoa bete hots jardunaldiak izan ziren. Eta han aurkeztu zuen Lorea Agirrek ponentzia bat. Kulturgintza eta hizkuntza batzen zituena. Gero Xabi Strubellek ere musikagintza eta hizkuntza batu zituen beste artikulu batean. Eta baita Ramon Agirrek ere beste batean. Eta Pako Aristik hirugarren batean. Eta udaltop-eko jardunaldietan Aritza Escandonek esandakoak ere hartu nahi ditut gogoan.
Barruko
merkatua zaindu eta mimatu behar dugu, kanpoko merkatua zaindu eta
mimatuz era berean. Gauza batzuetan inoiz ezin izango dugu lehiatu
ondoan ditugun bi (hiru?) hizkuntza erraldoiekin. Baina beste gauza
batzuetan gure lekutxoak eta txokoak egin behar ditugu, gozoak batzuk,
handitsuak besteak, erraldoiak bestetzuak, ...
Iruzkinak
Benito 2010-09-08 00:04 #1
Aspaldian kulturaren kontzeptuaz egiten zen bereizketa etorri zait gogora. Kultura ikuskizun edo artearen zentzu estuenetik herri-kulturara artekoa, kultura bizimodu edo komunitate baten izaera modura. Akaso ondo egon liteke hura berriro hartzea kulturaz ari garela.<br />
txerra 2010-09-13 13:10 #2
Kulturaren definizioan sartzea ur handiak dira nire moduko igerilari amateur batentzat ..........beste leku batetik jo dut nik nabarmen jo gainera, baina era berean ulertzen dut nire ikuspuntua murritza izan dela ....<br />
itsaso 2010-09-21 19:41 #3
Gaur ikusi dut bideo bat sustatun, eta honako hau zioen gutxi gorabehera Jon Sarasuak. Euskal kulturgintza da euskaraz bizitzeko nahia elikatzen duen gasolina. Esaldia mundiala iruditu zait, baina ez dakit guztiz egia den. <br />
txerra 2010-09-22 12:29 #4
Bufa .... lartxo iruditzen zait esaldi hori. Gainera, beste bertsolari baten berbak lapurtuz, nire hiztegiak askoz gurago ditu hitz lauak, hitz potoloak baino.
Utzi iruzkina: