Ziaboga hartuta
Orain dela gutxi, Topaguneak aurkeztu du liburu bat, Entitateak euskalduntzeko liburu bat.
Gainetik
irakurri dut, baina berritasun nabarmen bat topatu dut liburuan. Orain
arte, elkarteak edo merkatariak edo enpresak euskalduntzera jo dugu,
euren jarduna euskaraz egitera bultzatu ditugu.
Oraingo
honetan hori ere proposatzen da. Baina norantza aldatzea ere
proposatzen da, ziaboga hartzea. Elkarte batzuk euskalduntzea bai, baina elkarte batzuk
euskararen aldeko eragile bihurtzea inportanteagoa omen da, euskaldundu
ala ez. Ala euskaldundu ostean.
Berria da hori. Elkarteekin baino ez da proposatzen baina berria da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: