Kategoria: elkarteak
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Pasa den larunbatean Topaguneak antolatu zuen Gunea eguna Azkoitian. Bertan hainbat elkartek 23 ideia aurkeztu zituzten (tartean Tximintxekoa Eider eta biok aurkeztu genuen).Aurkezpen guztietan ezin egon (bi frontoitan batera ari ziren egiten), baina haietako askotan bai izan nintzen. Elkarteek denetarik egiten dute: kulturgintza auzolanean (Tximintxeko Herria martxan martxa herrian, Garaion-eko egitasmoa, Berbaizukoen Müllerenea, Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa), lehiaketak (Galtzakomik), hausnarketa saioak (Batu sutondora, Pil-pilean elkartekoa), familia transmisioan eragiteko ...
Martxoak 27: Leurtzara Mintzakide Mendi taldearekin.Ordua: 08:15eanTokia: Iruñeko Korralilloetan.Kotxez joanen gara.Apirilak 19: Iruñean barna bisita gidatua Kike Diez de Ulzurrunekin.Ordua: 12:00etanTokia: Baratxurien plazatikIzen ematea: Apirilaren 11 baino lehen.Aste honetako agendatxoa:Osteguna, martxoak 17 20:30ean ANTZERKIA: “Aitarekin bidaian”. HIKA teatro taldearen eskutik. Nafarroako Antzerki Eskolan. 5/8 €.Korrika Kulturala: Martxoak 17, osteguna 20:00etan: “EUSKARAZ JANTZI, EUSKARAZ BIZI” EKITALDIA Korrika 17ren aurkezpen soziala, EHEren dokumentala, Korrika arropa desfilea... Bu...
hemen ikusgai: http://www.gaztezulo.com/ehunetahamaika/ (80.orr)Beste elkarte batzuen artean Berbaizuren 10 urtetxoak ere aipatu dituzte, benetan poztekoa! Zorionak danoi!
Orain dela gutxi, Topaguneak aurkeztu du liburu bat, Entitateak euskalduntzeko liburu bat. Gainetik irakurri dut, baina berritasun nabarmen bat topatu dut liburuan. Orain arte, elkarteak edo merkatariak edo enpresak euskalduntzera jo dugu, euren jarduna euskaraz egitera bultzatu ditugu.Oraingo honetan hori ere proposatzen da. Baina norantza aldatzea ere proposatzen da, ziaboga hartzea. Elkarte batzuk euskalduntzea bai, baina elkarte batzuk euskararen aldeko eragile bihurtzea inportanteagoa omen da, euskaldundu ala ez. Ala euskaldundu ostean. Berria da hori. Elkarteekin baino ez da pr...
Euskara elkarteek jardunaldi batzuk egin zituzten urtarrilean. Eta lau ponentzia izan ziren. Horien laburpenak Argian igo ditu Onintza Iruretak:- Juan Luis Arexolaleiba- Xamar- Imanol Miner- Rosa Ramos
Eta itzul gaitezen Euskal Herrira, garaia da eta. Orain dela urte batzuk (3 akaso) Topaguneak hainbat laguni eskatu zion labur-labur eurentzat Euskara Elkarte bat zer den azaltzea. Eta niri ere eskatu zidaten eta honako testua egin nuen. Nik ez dakit zer den euskara elkarte bat, zer den zehatz-mehatz. Azken finean, elkarte asko daude eta bakoitzak bere ezaugarri bereziak izan baditu: antolaketa aldetik, tamaina aldetik, diru aldetik, jarduera kopuru aldetik, ... Azal horien guztien atzean dagoen mamia, ordea, uste dut badakidala zein den, zein den euskara elkarte baten atzetik d...